The World Factbook edo CIA World Factbook (euskaraz: "Gertaeren liburua") AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentralak urtero ateratzen duen argitalpen bat da, almanaka gisa, eta hainbat herrialderen informazioa izaten du. Factbookak munduko herrialde bakoitzaren demografia, kokapena, telekomunikazioen gaitasuna, gobernua,industria,gaitasun militarra eta abar laburbiltzen du bizpahiru orrialdeetan.

The World Factbook
The World Factbook web orrialdea 2010ean.
Datuak
IdazleaCIA
GeneroaUrtekaria
Jatorrizko izenburuaThe World Factbook
HizkuntzaIngeles
ArgitaletxeaCIA eta United States Government Publishing Office (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
OCLC7390695


CIAk World Factbook prestatzen du Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren pertsonalak erabiltzeko, baina jabetza publikokoa da.

Gaur egun, World Factbookeko web orrialdea bi astean behin eguneratzen da. Argitalpen idatzia urtero eguneratzen jarraitzen da, urtarrilaren batetik aurrera daukaten informazioa erabiltzen da urte erdian argitalpena egiteko.


World Factbook, 1975. urtetik jabetza publikokoa da, eta 1994. urtetik webgunea ere existitzen da. Web orrialdeak hilabetero, 6 miloi bisita, bataz beste izaten du. Horretaz aparte, beste formatu batzuetan ere editatzen da: CD-ROM, mikrofitxak eta zinta magnetikoa.

Kanpo estekak aldatu