The Woodsman (2004ko filma)
The Woodsman (euskaraz Basozaina), 2004ko Nicole Kassell estatubatuarrak zuzendutako drama film bat da. Steven Fechterren izenburu bereko antzezlanean oinarritua dago. Kevin Bacon, Kyra Sedgwick, Eve, Mos Def, David Alan Grier, Michael Shannon eta Benjamin Bratt aktoreek antzeztu zuten.
The Woodsman (2004ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Nicole Kassell |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | The Woodsman |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 87 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nicole Kassell |
Gidoigilea(k) | Steven Fechter |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lee Daniels (en) Marvet Britto (en) |
Edizioa | Brian A. Kates (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Julio Rodríguez (en) |
Argazki-zuzendaria | Xavier Grobet |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Filadelfia |
thewoodsmanfilm.com | |
Izenburuak Txano Gorritxo ipuinean otsoa hiltzen duen basozainari aipamena egiten dio.
Argumentua
aldatuAEB, haurren aurkako sexu-abusuak egiteagatik 12 urtez egon ondoren espetxetik ateratzean, Walter (Kevin Bacon) Philadelphia jaioterrira itzuli da, lana topatu eta bizimodu normal bat egiten saiatuko da, baina bere iraganak atsekabetzen du. Bere familiak bizkar emango dio, eta soilik Carlos (Benjamin Bratt) jaurtzaroko adiskidearen laguntza izango du. Oso barnerakoia den arren, Vickie (Kyra Sedgwick) ezagutuko du, Walterren iragana kontuan ez hartzeko prest dagoen emakumea. Baina Walterrek ezin izango ditu bere koinataren kontrolpea, arrebaren mespretxua nahiz Lucas (Mos Def) poliziaren mesfidantza saiestu. Auzoko neskato baten lagun egitean, bere sen arriskutsua berpiztuko ote den beldur izango da.
Aktoreak
aldatu- Kevin Bacon: Walter
- Kyra Sedgwick: Vicki
- Mos Def: Lucas sarjentua
- Benjamin Bratt: Carlos
- Eve: Mary-Kay
- David Alan Grier: Bob
- Hannah Pilkes: Robin
- Kevin Rice: "Candy"
- Michael Shannon: Rosen
- Carlos Leon: Pedro
- Jessica Nagle: Annette
- Liam Daniels: Jolaslekuko mutikoa
- Joey Hazinsky: Cherub
- Aunt Dot: Saltzailea
- Spencer Ross: Kirol berriemailea
- Ashley C. Coombs: Autobuseko neska
- Clara Infinity Daniels: Autobuseko neskatoa
- Floraine Maniscloux: Merkatalguneko neska
- Nicole Gibson: Baloi gorridun neska
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)