The Wire
The Wire (euskaraz «entzuketa») Baltimore hirian, AEBetako Maryland estatuan, kokatutako ingelesezko telesail bat da. Saioak 60 kapitulu ditu, 5 denboralditan banaturik. Telesailak, drama generokoa, Baltimoreko bizitzaren atal desberdinak lantzen ditu, arreta berezia droga trafikoan jarriz.
SinopsiaAldatu
The Wireren gai nagusia Baltimore hiriko egoera eta bertan droga trafikoak duen eragina da. Denboraldi bakoitzak hiriko bizitzaren alderdi zehatz batean sakontzen du:
- Lehen denboraldia: polizien eta droga saltzaile taldeen arteko borrokak hiriko mendebaldeko barrutian.
- Bigarren denboraldia: hiriko portuan gertatutako salgaien kontrabandoa, eta langile sindikatuaren arazoak.
- Hirugarren denboraldia: hiriko politikarien arteko gatazkak eta botereagatiko borrokak.
- Laugarren denboraldia: hiriko auzune behartsuetako haurren egoera eta hezkuntza sistemaren arazoak.
- Bosgarren eta azken denboraldia: hiriko komunikabideak.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |