The Usual Suspects
The Usual Suspects (euskaraz Ohiko Susmagarriak) 1995ko Bryan Singer estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan Stephen Baldwin, Gabriel Byrne, Benicio del Toro, Chazz Palminteri, Kevin Pollak, Pete Postlethwaite eta Kevin Spacey aktoreek antzeztu zutelarik.
1996ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Christopher McQuarrie) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Kevin Spacey) irabazi zituen, gainera 1996ko hiru BAFTA Sari ere irabazi zituen (Filma Onena, Gidoi Onena eta Muntaia Onena), bai eta 1996ko 3 Saturn Sari ere (Akzio/Abenturazko Filma Onena, Gidoi Onena eta Musika Onena).
Argumentoa aldatu
Roger "Verbal" Kint (Kevin Spacey) erdipurdiko iruzurgile elbarritu bat da, Los Angeles hiriko poliziaren galdeketan batean dago eta bere galdeketaria den Kujan agenteari (Chazz Palminteri) aurretik Los Angelesko portuan zegoen ontzi batetan jazotako tiroketa eta honen inguruko istorioa azaltzen dio. "Verbal" iruzurgileak Kujan poliziaren atseginerako gertakari honen aurretik jazotako nondik-norakoak, bere taldekiden zoria eta istorio guztia "argitzeko" asmoz modu erretrospektiboan kontatzen du, honela hasiera batean kriminal taldeen arteko liskar eta hilketa bat dirudien gertakaria korapilatuz joango da, tartean Keyser Söze hungariar buruzagi mafioso eta misteriotsuaren pertsonaia agertuko delarik.
Filman denek aipatu baina inork aurpegirik ikusi ez dion Keyser Söze pertsonaia misteriotsuaren inguruko Charles Baudelaire frantziarraren esaldi ospetsu bat aipatzen da:
« | Deabruaren azpijoko handiena mundua bere ez izateaz konbentzitzea izan zen. | » |
Aktoreak aldatu
- Gabriel Byrne: Dean Keaton.
- Kevin Spacey: Roger "Verbal" Kint
- Benicio Del Toro: Fred Fenster.
- Stephen Baldwin: Michael McManus.
- Kevin Pollak: Todd Hockney
- Chazz Palminteri: Dave Kujan.
- Pete Postlethwaite: Kobayashi-
- Suzy Amis: Edie Finneran
- Giancarlo Esposito: Jack Baer
- Dan Hedaya: Jeff Rabin.
- Paul Bartel: Smuggler
- Peter Greene: Redfoot.
Sariak aldatu
- 1996ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Christopher McQuarrie)
- 1996ko Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Kevin Spacey)
- 1996ko hiru BAFTA Sari (Filma Onena, Gidoi Onena eta Muntaia Onena)
- 1996ko 3 Saturn Sari (Akzio/Abenturazko Filma Onena, Gidoi Onena eta Musika Onena).
Kanpo estekak aldatu
- The Usual Suspects filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- The Usual Suspects filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)