The Treasure of the Sierra Madre
The Treasure of the Sierra Sierra Madre edo Sierra Madreko Altxorra, 1948ko John Hustonek estatubatuarrak zuzendutako abenturazko film bat da. Izenburu berdineko B. Traven idazlearen eleberria oinarrituta dago. Humphrey Bogart, Walter Huston, Robert Blake, Tim Holt, Bruce Bennett eta Barton MacLane aktoreek antzeztu zuten. John Huston zuzendaria berak kameo bat ere egin zuen.
The Treasure of the Sierra Madre | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1948 |
Izenburua | The Treasure of the Sierra Madre |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | altxor bilaketa filma, lan literario batean oinarritutako filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 126 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Treasure of the Sierra Madre (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Huston |
Gidoigilea(k) | John Huston B. Traven |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Henry Blanke (en) |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Edizioa | Owen Marks |
Ekoizpen-diseinatzailea | John Hughes (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Steiner |
Argazki-zuzendaria | Ted McCord (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Argumentu nagusia | heriotza zigorra |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Bideoa | YouTube |
3 Oscar Sari eta 3 Urrezko Globo Sari bereganatu zituen.
Argumentua
aldatu1915, Mexiko, Fred Dobbs (Humphrey Bogart) Tampico hirian modu aldrebesean bizi den estatubatuarra da. Ganoragabeko ugazaba batek bera eta beste koitadu batzuei ziria sartu eta euren diruarekin gelditzen da. Une horretan bere egoera berdinean dagoen Bob Curtin (Tim Holt) gizona eta Howard (Walter Huston) izeneko urre bilatzaile zahar bat ezagutuko dit. Topaketa honen ondorioz metal preziatu hori bilatzeko espedizio bati ekingo diote.
Urrea aurkitu eta behar duten kopurua pilatzea lortu dutenean Dobbs dirugosez erotu eta denarekin gelditzeko asmoaz gogoeta egiten hasiko da. Kinka larri honetan daudela, Gold Hat (Alfonso Bedoya) delakoaren buruzagipeko bidelapur talde baten aurka borrokatu eta bizirautea lortuko dute.
Itzulerako bidean, Howard zaharra indiar batzuei laguntzeko taldetik banandu eta Dobbsek Curtini tiro egingo dio, Dobbesek Curtin basamortuan hiltzat utziko du. Bidelapurreak Dobbsi berriz ere erasotu, hil, astoak lapurtu eta urre zakuak suntsitu egingo dituzte, urre hautsa hondar arrunta zelakoan. Howard indiar herriskan sendagile moduan bizitzeko geldituko da, Curtin berriz Estatu Batuetara itzuliko da.
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia |
---|---|
Humphrey Bogart | Fred Dobbs |
Walter Huston | Howard |
Tim Holt | Bob Curtin |
Bruce Bennet | James Cody |
- Barton MacLane: Pat McCormick
- Alfonso Bedoya: Kapela Urreztatu
- Arturo Soto Rangel: El Presidente, bidelapurra
- Manuel Dondé: El Jefe, bidelapurra
- José Torvay: Pablo
- Margarito Luna: Pancho
- Robert Blake: Mexikar mutiko loteria-saltzailea (krediturik gabe)
- John Huston: Tampicoko jazkera zuridun estatubatuarra (krediturik gabe)
- Jack Holt: Ostatuko estatubatuar logelakidea (krediturik gabe)
- Julian Rivero: Bizargina (krediturik gabe)
- Jay Silverheels: Indiar gida (krediturik gabe)
- Pat Flaherty: Tabernaria (krediturik gabe)
- Clifton Young: Ostatuko estatubatuar logelakidea (krediturik gabe)
Sariak
aldatuKategoria | Pertsonaia | Emaitza |
---|---|---|
Zuzendari onena | John Huston | Irabazle |
Aktore onena | Walter Huston | Irabazle |
Egokitutako gidoi onena | John Huston | Irabazle |
Kategoria | Pertsonaia | Emaitza |
---|---|---|
Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama | Irabazle | |
Zuzendari onenaren Urrezko Globo Saria | John Huston | Irabazle |
Gizonezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globo Saria | Walter Huston | Irabazle |