The Squid and the Whale
The Squid and the Whale (euskaraz Txipiroia eta Balea), 2005eko Noah Baumbach estatubatuarrak zuzendutako drama-komedia film bat da. Jeff Daniels, Laura Linney, Jesse Eisenberg, Owen Kline, William Baldwin eta Anna Paquin aktoreek antzeztu zuten.
The Squid and the Whale | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2005 |
Izenburua | The Squid and the Whale |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, sarbide-bizipena eta film komikoa |
Iraupena | 81 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Noah Baumbach |
Gidoigilea(k) | Noah Baumbach |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Wes Anderson Peter Newman |
Konpainia ekoizlea | Sony Pictures |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Britta Phillips |
Argazki-zuzendaria | Robert Yeoman |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Brooklyn |
Argumentu nagusia | familia disfuntzionala |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
squidandthewhalemovie.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Brooklyn auzoan hazitako bi mutilen istorio erdi biografia bat da.
2005eko Sundanceko Zinemaldian drama film zuzendari eta gidoi onenaren sariak irabazteaz gain Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
aldatu1986, New York hiria, Brooklyn barrutiko Park Slope auzoa. Walt Berkman (Jesse Eisenberg) 16 urtetako nerabea da, haren 12 urtetako Frank (Owen Kline) anaiak garagardoa edan eta bere amaren sexu bizitzaz lotsagabeki hitz egiten du. Bapatean, biek familia krisialdi bati aurre egin beharko diote: beren gurasoak, Bernard adin ertaineko irakaslea den aita eta Joan liburu bat argitaratzera doan etorkizun handiko idazleak, elkarrengandik banatzea erabaki baidute. Zaintza partekatuak beren gurasoen ezkontzaren porrotaren ondorioz bi mutilei beren sentimendu nahasi eta kontrajarriei aurre egitera behartuaraziko die.
Aktoreak
aldatu- Jeff Daniels: Bernard Berkman
- Laura Linney: Joan Berkman
- Jesse Eisenberg: Walt Berkman
- Owen Kline: Frank Berkman
- Anna Paquin: Lili
- William Baldwin: Ivan
- Halley Feiffer: Sophie Greenberg
- Ken Leung: Eskolako terapeuta
- David Benger: Carl
- Adam Rose: Otto
- Peter Newman: Greenberg jauna
- Peggy Gormley: Greenberg andrea
- Greta Kline: Greta Greenberg
- Maryann Plunkett: Lemon andereinoa
- Alexandra Daddario: Neska ederra
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)