The Rumble in the Jungle

The Rumble in the Jungle (euskaraz: «borroka oihanean») 1974ko urriaren 30ean Kinshasan (orduko Zairen) izandako boxeo borroka historiko bat da, garai hartan pisu astunetako munduko txapelduna zen George Foreman eta aurreko txapelduna zen Muhammad Ali aurrez aurre jarri zituena. Alik zortzigarren roundean KOz irabazi zuen, World Boxing Councilgo eta World Boxing Associationeko pisu astuneko munduko tituluak lortuz.[1][2]

The Rumble in the Jungle
Map
Motaboxeo borroka
Data1974ko urriaren 29a
KokalekuStade Tata Raphaël (en) Itzuli
HerrialdeaZaire
Parte-hartzaileak
Kirolaboxeo
Irabazlea

Mobutu Sese Seko Zaireko presidenteak babestu zuen gau-ekitaldia, eta Don Kingek boxeo-sustatzaile gisa izan zuen lehen esperientzietako bat izan zen.[3]

Borroka goizaldeko 04:00etan hasi zen, AEBko telebista-eskubideen jabea zen telebista-kateak ordutegia estatubatuar publikoari egokitzeko Zaireko diktadoreari diru kopuru eskuzabala ordaindu ziolako. Bertoko telebista-kate bakarra zen Zairetar Telebista Bulegoak, ordea, ez zituen telebista-eskubideak erosi eta, beraz, Zairen ezin izan zuten borroka ikusi.

When We Were Kings dokumentalak borroka eta orduko testuinguru politiko, sozial eta kultural guztia jaso zituen. Leon Gastek zuzendua, 1996an dokumental onenaren Oscar saria jaso zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Levy, Paul. (1974-10-30). «Ali KO's Foreman in 8th» The Milwaukee Sentinel: 1..[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) By, Muhammad Ali: 'The Greatest' at 70 - CNN. (2012/01/17). CNN.
  3. (Gaztelaniaz) «A 42 años de "La pelea en la selva": el verdadero combate del siglo» Infobae.
  4. (Ingelesez) Mitchell, Kevin. (2014-10-29). «Rumble in the Jungle: the night Ali became King of the World again» The Guardian.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.