The Return of Frank James

The Return of Frank James Fritz Langek 1940an zuzendutako lana da, 20th Century Foxek ekoiztua. Henry Fonda eta Gene Tierney izan ziren antzezle nagusiak. Aurreko urtean Henry Kingek egindako Jesse James filmaren jarraipentzat aurkeztu zuten, eta berorren amaiera erabili zuten Langen pelikularen hasieran. Nahiz eta Darryl F. Zanucken enkargua izan, Langek proiektua bere egin zuen hasieratik, eta bere filmetan erakutsitako pertsonaien izaera moduak lan honetan ere islatuko dira: Frank James (Henry Fonda) errudun izan barik, aurre egin beharko die hainbat eta hainbat ezbeharri. Gene Tierneyren aurreneko lana izan zen eta Langen estraineko saioa western generoan.[1]

The Return of Frank James
Jatorria
Argitaratze-data1940
IzenburuaThe Return of Frank James
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaFilm biografikoa eta Westerna
Iraupena92 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fritz Lang
Gidoigilea(k)Sam Hellman (en) Itzuli
[[Kategoria:Sam Hellman (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaDarryl F. Zanuck
Kenneth Macgowan (en) Itzuli

[[Kategoria:Kenneth Macgowan (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea20th Century Fox
EdizioaWalter A. Thompson
Ekoizpen-diseinatzaileaRichard Day (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDavid Buttolph
Argazki-zuzendariaGeorge Barnes
William V. Skall

IMDB: tt0032983 Filmaffinity: 356721 Allocine: 6513 Rottentomatoes: m/return_of_frank_james Mojo: returnoffrankjames Allmovie: v41062 TCM: 88047 TV.com: movies/the-return-of-frank-james Netlix: 70053719Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bob Ford (John Carradine) gaiztoak Jesse James hil egin du atzetik tiro eginez. Epaitua, libre atera da. Frank Jamesek anaiaren hiltzailea jazarri egingo du, tartean hainbat gertaerak mendekua atzeratu egiten badute ere.

Aktoreak aldatu

  Gene Tierney Eleanor Stone   Henry Fonda Frank James
  Jackie Cooper Clem   Henry Hull Rufus Todd

Erreferentzia aldatu

  1. Casas, Quim. Fritz Lang. Ediciones Cátedra, 1998. Bigarren argitaraldia. 143-147 orr.

Kanpo estekak aldatu