The Odd Couple (filma)

The Odd Couple (film)» orritik birbideratua)

The Odd Couple (euskaraz Bikote Xelebrea) 1968ko Gene Saks estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Neil Simon antzerkigileak idatzitako izenburu berdineko The Odd Couple antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Jack Lemmon, Walter Matthau, John Fiedler eta Herb Edelman aktoreek antzeztu zuten.

The Odd Couple (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1968
IzenburuaThe Odd Couple
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa eta Buddy filma
Iraupena101 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThe Odd Couple (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Hotel Flanders (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Gene Saks
Gidoigilea(k)Neil Simon
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaHoward W. Koch (en) Itzuli
[[Kategoria:Howard W. Koch (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
EdizioaFrank Bracht
Ekoizpen-diseinatzaileaHal Pereira (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaNeal Hefti (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaRobert B. Hauser
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Argumentu nagusiacoliving (en) Itzuli, Dibortzioa eta Ezkongabea
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0063374 Filmaffinity: 752430 Allocine: 41566 Rottentomatoes: m/1015380-odd_couple Mojo: oddcouple Allmovie: v35944 TCM: 4740 Metacritic: movie/the-odd-couple TV.com: movies/the-odd-couple Netlix: 60003585Edit the value on Wikidata
kronologia
The Odd Couple (filma) The Odd Couple II (en) Itzuli

Filmak 2 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bakar bat bera ere irabazi ez izan: Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Neil Simon) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Frank Bracht).

Neal Heftik filma honetarako jazz musikan oinarritutako soinu banda konposatu zuen, filmaren hasierako doinua zinemaren historiako doinu ospetsuenetakoa bilakatu zelarik, bai eta filma honetako ikur. 1998an The Odd Couple II jarraipena estreinatu zen, jatorrizko filma honetako Jack Lemmon eta Walter Matthau aktoreek antzeztu zutelarik.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New York hiria. Felix Ungar (Jack Lemmon) bere emazteak utzi berria duen garbitasuna eta ordenarekin obesionatutako hipokondriakoa da, Manhattango Times Squaretik hurbil dagoen hotel batean ostatu hartu eta etsipenak jota lehiotik jauzi eginez bere buruaz beste egiten saituako da, baina alferrik, lehioa irekitzea lortu ez eta bizkarrean kolpe galanta jasotzea besterik ez baitu lortzen. Hainbat saikeretan kale egin ondoren, bere adiskidea eta dibortziatutako kirol kazetaria den Oscar Madison-en (Walter Matthau) etxera iritsiko da, hain justu Oscar bere lagunekin batera poker partida bat jokatzen ari den unean. Etorri berri zaion adiskidea lasaitzea lortzean, Oscarek Felixi etxean denboraldi batez bizitzen jartzea proposatuko dio.

Baina bi etxekideak gaua eta eguna bezalako izaera guztiz aurkakoak dituzte eta laister bien arteko hika-mikek etxe hartako egoera nahiz elkarbizitza desatsegina bilakatuko dute. Felixek bere uste on guztiaz Oscarren etxea txukuntzen hasiko da, haren ustez Oscarren bizitza "aldrebesean" ere ordena ezartzeko asmoa duelarik. Baina Felixen garbitasunarekiko obsesioak Oscar urduri jartzen du, gainera Felixek bi adiskideek Gwendolyn eta Cecily Fink arrebekin neskatan egiteko aukera paregabea den festatxo pribatu bat zapuzten duenean egoera erabat kaskartuko da.

Hortik aurrera Oscarek Felixi ez dio hitzik zuzenduko eta nahi duen oro egingo du. Baina, Felixek etxetik aldegitean, Oscar bere izaera erretxinaz damutu eta haren bila irtengo da.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu