The Luminaries
The Luminaries da Eleanor Catton eleberrigile zeelandaberritarrak idatzitako bigarren eleberria. Horri esker 2013an Booker Prize literatura saria irabazi zuen.
The Luminaries | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Eleanor Catton |
Generoa | historical fiction (en) |
Jatorrizko izenburua | The Luminaries |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
OCLC | 851827301 |
Argumentua
aldatuIstorioa 1866an kokatzen da, Zeelanda Berriko Hego uhartean. Walter Moody, liburuaren protagonistetako bat, Hokitikara joan eta bertan oso gauza beldurgarriak ikusi ondoren, Crown hoteleko erretzaile-gelara iritsi da. Han, hamabi gizonekin egin du topo, eta horiek liburuaren beste protagonistak bihurtuko dira: Te Rau Tauwhare (pounamu harrien biltzailea), Charlie Frost (bankaria), Edgar Clinch (hotelaria), Benjamin Lowenthal (kazetaria), Cowell Devlin (kapilaua), Sook Yongsheng (kapelagilea, Aubert Gascoigne (auzitegiko idazkaria), Joseph Pritchard (kimikaria), Thomas Balfour (itsas garraioko agentea), Harald Nilssen (merkataria), Quee Long (urregilea) eta Dick Mannering (urre-eremuen jabea).
Telebistarako egokitzapena
aldatu2020an izen bereko minisaila egin zen, Claire McCarthy zuzendariaren ardurapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |