The Lobster
The Lobster (euskaraz Langosta), 2015eko Yorgos Lanthimos greziarrak zuzendutako umore beltzeko distopia film bat da. Colin Farrell, Rachel Weisz, Jessica Barden, Olivia Colman, Ashley Jensen, Ariane Labed, Angeliki Papoulia, John C. Reilly, Léa Seydoux, Michael Smiley eta Ben Whishaw aktoreek antzeztu zuten.
Film esperimentala da: gai nagusia bakardadea du, bakarrik hil eta bakarrik bizitzea, bai eta norbaitekin bikote bizimoduan bizitzearen beldurra.
Cannesko Zinemaldian Urrezko Palmarengatik lehiatu zen eta Epaimahaiaren Saria irabazi. Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (Efthimis Filippou eta Yorgos Lanthimos) izendapena ere jaso zuen.
ArgumentuaAldatu
Distopiazko mudu batean, jada ezarritako arauen arabera, ezkongabeak atxilotuak eta Hotelera eramanak dira, bertan 45 egunetako epean bikotea topatzera derrigortuak dute, bestelakoan animaliak bilakatu eta basora bidaliak izango baitira. Masturbazioa debekatua dago, baina Hoteleko neskameak eragindako sexu-estimulazioa, orgasmorik gabe, derrigorrezkoa. Hoteleko apopiloak dantzaldietara joan eta bikotea izatearen abantailak nabarmentzen duten iragarkiak ikusten dituzte. Gainera, apopiloek Hoteleko egonaldia ere luza dezakete, Bakartiak basoan arma-lasaigarrien bidez ehizatuz. Ehizatutako Bakarti bakoitzeko Hotelean bikotea bilatzen jarraitzeko egun batez sarituak dira.
AktoreakAldatu
- Colin Farrell: David
- Rachel Weisz: Ikusmen urriko emakumea
- Léa Seydoux: Lider bakartia
- Ariane Labed: Anderea
- Ben Whishaw: Herrena (John)
- Angeliki Papoulia: Emakume bihotzgabea
- John C. Reilly: Gizon hertsia (Robert)
- Jessica Barden: Sudur odoljariodun emakumea
- Olivia Colman: Hoteleko jabea
- Ashley Jensen: Gailleta emakumea
- Michael Smiley: Igerilari bakartia
- Roger Ashton-Griffiths: Doktorea
- Ewen MacIntosh: Hoteleko zaindaria
Kanpo estekakAldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)