The Legend of Zelda: Ocarina of Time

The Legend of Zelda: Ocarina of Time (japonieraz: ゼルダの伝説 時のオカリナ Zeruda no Densetsu Toki no Okarina?) Nintendo 64rako bideo-jokoa da. Zelda-ren Kondairaren istorioaren barnean bosgarren jokoa da, lehenengoa Nintendo 64 bideokontsolarako eta baita 3Dtan ekoiztutako lehena ere. 1998ko azaroaren 21ean Japonian merkaturatu zen lehenik.

 The Legend of Zelda: Ocarina of Time
Jatorria
Argitaratze-data1998
Izenburuaゼルダの伝説 時のオカリナ
Jatorrizko herrialdeaJaponia
ArgitaletxeaNintendo
Banatze bideaROM cartridge (en) Itzuli, Nintendo 64, Nintendo GameCube Disc (en) Itzuli, Virtual Console eta deskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoaakzio eta abentura bideo-jokoa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaNintendo 64, Nintendo GameCube, Wii, Virtual Console, Nintendo 3DS eta iQue Player (en) Itzuli
Sarrera gailuaagintea
Adin-sailkapenaPEGI 12Everyone 10+A (All ages)USK 6
TelesailaThe Legend of Zelda
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Shigeru Miyamoto
Ekoizpena
EkoizleaShigeru Miyamoto
DiseinatzaileaEiji Aonuma, Shigeru Miyamoto eta Yoshiaki Koizumi (en) Itzuli
GaratzaileaNintendo Entertainment Analysis & Development eta Nintendo
Bestelako lanak
MusikagileaKoji Kondo (en) Itzuli
Fikzioa
Fikzio-unibertsoauniverse of The Legend of Zelda (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak

zelda.com…
IMDB: tt0184666 Youtube: UCB2c08eGYQtZRsSsOyheRJA Edit the value on Wikidata

Istorioak Link gaztea, Triforce-a Ganondorf maltzurraren eskutan erori eta horrela Hyrule herrialde osoa kontrolatzea lortu ez dezan jardun behar duen gurutzada kontatzen digu. Bidai honetan Link ez dago bakarrik: Navi maitagarria eta Zelda printzesa, Hyrule-ko Erret familiako kidea, izango ditu lagun. Bere helburua betetzeko denboran zehar bidaiatu, beste izaki batzuekin harremanetan jarri eta hainbat arma eta objektu bereganatu beharko ditu.

Jokoak lehenengo sei hilabeteetan bost milioi kopiatik gora saldu zituen, eta orain arte mundu osoan 8,6 milioiraino iritsi da zenbaki hori. Merkataritza kontuetan izan duen arrakastaz gain askok inoiz egindako jokorik onena bezala sailkatu dute, bere irudi eta grafiko berritzaile, jokamodu libre, puzzle original eta istorio epikoarengatik.[1]

Aipamenak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.