The Jesus and Mary Chain (musika taldea)

The Jesus and Mary Chain 1984an Glasgowen (Eskozia) sortutako rock musika taldea da. Reid anaiek, Jimek eta Williamek, osatu dute taldearen ardatza, eta euren ibilbide emankorrean album, single eta EP nahikotxo eman dituzte argitara. Bi aro bereizi ditzakegu langintza horretan: sortu eta 1999ra doana batetik (urte horretan desegin egin zen talde eskoziarra), eta 2007tik aurrera datorrena, berriro bildu, jo eta grabatzeari ekin diotenetikoa.

The Jesus and Mary Chain
Jesus and Mary Chain zuzenean, Los Angelesen, Kalifornian, 2007ko urriaren 23an
Datuak
JatorriaGlasgow, Eskozia (Erresuma Batua)
Musika motaRocka, Rock alternatiboa, noise pop, post-punk
Urteak1984–1999, 2007– gaur egun arte
Produkzioa
Diskoetxea(k)Creation Records
Blanco y Negro
Sub Pop
Taldekideak
Jim Reid
William Reid
Mark Crozer
Phil King
Lehengo taldekideak
Murray Dalglish
Dave Evans
Douglas Hart
Bobby Gillespie
Ben Lurie
Steve Monti
John Moore
Nick Sanderson
Richard Thomas
Informazio gehigarria
www.thejesusandmarychain.org (offline)
IMDB: nm2166973 Facebook: JesusAndMaryChain Twitter: themarychain Instagram: jesusandmarychain MySpace: jesusandmarychainband Youtube: UCAlP0LcJ_RVqLvNr78w8MmA Spotify: 4rjlerN21ygkIhmUv55irs iTunes: 206071588 Last fm: The+Jesus+and+Mary+Chain Musicbrainz: e938a15c-b17e-4e7a-9f68-ff0d536cab44 Songkick: 129156 Discogs: 243280 Allmusic: mn0000343930 Deezer: 1804 Edit the value on Wikidata

Aurreneko urteak aldatu

Hasierako taldea Jim eta William Reid anaiek osatutako bikoteak itxuratu zuen, kantak konposatzen hasiak Douglas Hart baxu-jotzailea inguratu zitzaienerako. 1984ko urrian taldeak estraineko singlea grabatu zuen: Upside Down (Creation Records). Doinuak, egiturak eta testuak ("Inside I feel so bad/So low I feel so sad/Feels like I'm going mad/Best friend I've ever had.") 1960ko hamarkadako pop musika dakarte gogora, Brill Building edo Phil Spector esate baterako; baina kantari ezarritako trataera post-punkak -bateriarenak eta gitarrarenak- bestelako bihurtzen dute ekoizpena. Erresuma Batuko kritikoek bikaintzat jo zuten estrenaildi hura.

Osperako bidean aldatu

The Jesus and Mary Chain taldea indie delako musikaren jarraitzaileen arreta bere egiten hasi zen. Audientzia txikien aitzinean jotzen bazuten ere, euren jarrera agertokian bitxia zen; entzulei bizkar emanda agertzen ziren askotan edota ez zieten inongo kasurik egiten haiengana bildutakoei. Emanaldia bukatu orduko sarri musika-ekipoa zakarretara botatzen zuten, zaleen harridura tartean. Taldearen managerrak, Alan McGeek, halako portaerak nahita eta berariaz baliatu zituen prentsan eta hedabideetan nolabaiteko oihartzuna izateko; eta lortu, lortu egin zuen aurreikusitako efektu hori.

Estudio lanak aldatu

Bildumak aldatu

Film hauetako soinu-bandetan agertu dira aldatu

Kanpo estekak aldatu