The Italian Job (1969ko filma)
The Italian Job (euskaraz Italiar Lana) Peter Collinson zinema zuzendariaren filma bat da. 1969ko ekainaren 2a Erresuma Batuan estreinatu zen, bertan sekulako arrakasta izan eta urtez-urte telebistan aireratu ohi delarik, britainiarren artean garai guztietako herrialde horretako filma gustuko eta ospetsuenetakoa bilakatuz. Londres eta Turin hirietan filmatu zen.
Quincy Jones musikariak soinu banda konposatu zuen. Bi abestik ospe handia bereganatu zuten: Abestiaren hasieran Matt Monro abeslariak abestutako "On Days Like These" abestia, eta batez ere "Getta Bloomin' Move On" abestia (normalki "The Self Preservation Society" izenburuaz ezaguna, bertsoetako hitzetatik hartutako izenburu alternatiboa eta ezagunena)Filma honetan Michael Caine aktoreak aipatutako " "You're only supposed to blow the bloody doors off!" ("Ate madarikatuak bakarrik lehertu behar ditukela suposatzen duk!") esaldiak britainiar zinemako esaldi ospetsuenen artean sailkatu ohi da.
2003an filma arrakastatsu honen izen berdineko The Italian Job bertsioa filmatu zen.
Argumentua
aldatuCharlie Croker (Michael Caine) lapurra espetxetik atera berri da. Behin kalean dagoela Italian ustezko auto istripu batean hil berri eta bere lagun ohia den Roger Beckermann-en (Brazzi) alargunarekin topo egiten du. Emakumeak Beckermann prestatzen ari zen lapurreta baten planoak ematen dizkio, mafiaren arreta bereganatu eta bere senarrari ondorio txarrak eman baitizkiete. Plana Turin hirira doazen txinatarren lau miloi dolar urre lapurtzean datza, berez diru hori Txinan Fiat autoak ekoizteko konpainia horrentzako ordainketa izan beharko luke.
Aktoreak
aldatu- Michael Caine: Charlie Croker
- Noël Coward: Bridger jauna
- Benny Hill: Simon Peach irakaslea
- Raf Vallone: Altabani
- Tony Beckley: Camp Freddie
- Rossano Brazzi: Roger Beckermann
- Maggie Blye: Lorna
- Irene Handl: Peach anderea
- John Le Mesurier: espetxeko zuzendaria
- Fred Emney: Birkinshaw
- John Clive: Garajearen nagusia
- Graham Payn: Keats
- Michael Standing: Arthur
- Stanley Caine: Coco
- Barry Cox: Chris
- Harry Baird: Big William
- George Innes: Bill Bailey
- John Forgeham: Frank
- Robert Powell: Yellow
- Derek Ware: Rozzer
- Frank Jarvis: Roger
- David Salamone: Dominic
- Richard Essame: Tony
- Mario Valgoi: Manzo
- Renato Romano: Cosca
- Franco Norvelli: Altabani-ren gidaria
- Robert Rietti: Polizia buruzagia
- Timothy Bateson: Dentista
- David Kelly: Vicar
- Arnold Diamond: Konputagailu gelako ofizial zaharra
- Simon Dee: Kamiseta egilea
- Alistair Hunter: Warder (zinema)
- Lana Gatto: Cosca andrea
- John Morris: Standin
- Louis Mansi: konputagailu gelako ofiziala
- Henry McGee: Tailor
- Lelia Goldoni: Beckermann andrea
Kanpo estekak
aldatu- The Italian Job filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)