The Isolator Hugo Gernsback (1884-1967) idazle eta asmatzaileak asmatutako gailua izan zen[1].

1925ean patentatu eta aurkeztu zuen. Izenak dioen bezala, kasko nabarmen horrek erabiltzailea isolatzen zuen soinuetatik, ikusmen periferikoa mugatzen zuen eta, hala, arreta lanean jartzen laguntzen zion[1].

Oxigeno botila bat ere bazeukan, erabiltzailea arnasteaz ere kezka ez zedin. Zientzia fikzio modernoaren aitzindari izan zen Hugo Gernsback. Besteak beste, Amazing Stories aldizkaria sortu zuen. Eta Zientzia Fikziozko Munduko Konbentzioak banatzen dituen sariak Hugo dute izena haren omenez. Baina kasko isolatzaileak ez zuen arrakastarik izan[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Irazustabarrena, Nagore. (2017-04-30). «Lanean kontzentratzeko tramankulua» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak aldatu