Huffington Post
The Huffington Post 2005ean sortutako hedabide digital bat da, egoitza New Yorken duena. Bere sortzaileak Arianna Huffington, Kenneth Lerer eta Jonah Peretti izan ziren, eta 2011an America Onlinek bere eskubideak erosi ondoren, 2015etik aurrera Verizon Communicationsen eskuetan dago hedabidea.
Huffington Post | |
---|---|
Mota | Hedabide digitala |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Ingelesa, gaztelera, frantsesa, alemanera, japoniera, arabiera, greziera, italiera, portugesera, korearrera. |
Argitaratze lekua | New York |
Argitaletxea | AOL |
Banaketa | |
Banatze-eremua | AEB |
Maiztasuna | edizio jarraitua |
Salneurria | Doakoa |
Historia | |
Ideologia | Aurrerakoia |
Sortzailea | Arianna Huffington (en) , Kenneth Lerer (en) , Jonah Peretti (en) eta Andrew Breitbart |
Zuzendaria | Jared Grusd |
Editore-burua | Danielle Belton (en) eta Lydia Polgreen (en) |
huffpost.com | |
Joera liberal batekin sortua, Matt Drudgeren Drudge Report “kontserbadoreari” aurre egiteko sortua izan zen, eta hasiera batean blog bat besterik ez zen. Denborarekin indar handia hartu du, horren erakusle bere hileroko 200 milioitik gora dituen irakurleak direlarik. Bere gaiak albisteak, politika, entretenimendua, iritzia, bizimodua, proiektu bereziak, komunitateak, gutunak edota Huffpost pertsonala dira, eta Estatu Batuetako hauteskunde garaietan sekzio bereziak sortu izan dituzte berauei jarraipen gertukoago bat egiteko asmotan.
SimilarWeb-en arabera, 160 milioi bisita baino gehiago jasotzen ditu Huffington Post-ek hilero mundu osoan zehar. 2018ko urtarrilean, 164.500.000 erabiltzaile izan zituen.[1]
Egitura
aldatuHuffington Post-en enpresa argitaratzaileak AOL (America Online) du izena. Verizon Communicationsek erosi zuen. Internet eta hedabideetan zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da. Munduko internet hornitzaile nagusietakoa da, nazioarteko egoitzak dituena mundu osoan zehar banatuta. 30 milioi harpidedun baino gehiago izatera ere iritsi zen.
Huffington Post hiru kidek sortutako hedabidea da: Arianna Huffington, Kenneth Lerer eta Jonah Peretti. Arianna Huffington idazle eta zutabegile estatubatuarra da, hedabideko web-orrialdea sortzeagatik ezaguna. Kenneth Lerer negozio-gizon eta komunikabide exekutiboa da. Huffington Post-ez gain, beste hedabide batzuetako kudeaketa zuzendaria ere bada. Azkenik, Jonah Peretti interneteko enpresari estatubatuarra da, eta beste hedabide batzuetako (BuzzFeed) zuzendarietako bat izateaz gain, “Reblog” proiektuaren sustatzailea da. .
Gaur egun (2018), zuzendari nagusia Jared Grusd da, 2015ean hartu zuena kargua. Columbiako Negozio Eskolako irakaslea da, teknologia eta media sektoreetako estrategia korporatiboan espezializatua. 2011ko martxoan AOL-ek Huffington Post erosi zuen 315 milioi dolarrengatik. Urte berean Kanada eta Erresuma Batura zabaldu zuen merkatua. 2015ean Verizon-en barruan sartu zen, honek AOL erostean.
Zuzendariaz gain, zuzendari ondokoak ere badaude hedabidearen gestioan sail desberdinetaz arduratzen direnak. Lydia Polgreen Huffington posteko editore nagusia eta kazetaria da, hainbat aldiz sarituz izan dena; Selley Venus ere hedabideko kazetaria da bideo eta multimedia sailaz arduratzen dena; Mark Silverstein negozioen garapen sailaren burua da, Christina Moniodis langileen arduraduna, Vincent Wu operazio burua eta Daniel Alvarez produktore burua (2018).
Negozio eredua
aldatuHuffington Post digitalaren eduki guztiak doakoak dira, ez dago ezer ordaindu beharrik bere informazioak irakurtzeko. Harpidedunek ere beraien intereseko berriak jasotzeko aukera dute korreo elektronikoaren bidez, baina zerbitzu hau ere doanekoa da. Beraz, alde horri dagokionez hedabideak ez du zerbitzuak eskaintzeagatik kobratzen.
Publizitatea da Huffington Post-en diru sarrera nagusia. 2014an hedabideak 146 milioi dolarreko diru sarrerak izatea lortu zuen, baina ez zuen irabazirik izatea lortu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Similarweb.com - Digital World Market Intelligence Platform» SimilarWeb.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-01).