The Hobbit: The Battle of the Five Armies
The Hobbit: The Battle of the Five Armies (euskaraz Hobbita: Bost Gudarosteen Gudua) 2014ko Peter Jackson zeelandaberriar zinema zuzendariak zuzendutako fantasia eta abenturazko epika film bat da. 1937an J. R. R. Tolkien ingeles idazleak idatzitako Hobbita eleberrian oinarritua dago. Gidoia Peter Jackson, Fran Walsh, Philippa Boyens eta Guillermo del Torok idatzi zuten. Martin Freeman, Ian McKellen, Richard Armitage, Evangeline Lilly, Lee Pace, Luke Evans, Benedict Cumberbatch, Ken Stott, James Nesbitt, Cate Blanchett, Ian Holm, Christopher Lee, Hugo Weaving eta Orlando Bloom aktoreek antzeztu zuten.
Soinu edizio onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Brent Burge eta Jason Canovas).
The Hobbit: The Desolation of Smaug (2013) eta The Hobbit: The Desolation of Smaug (2013) filmeekin batera The Hobbit izeneko trilogia osatzen du. Era berean, Eraztunen Jauna trilogiaren jarraipena da.
Argumentua
aldatuBilbo Zorrozabal (Martin Freeman) eta Thorin Zaldi Armarriren (Richard Armitage) gainontzeko Konpainiak Smaug (Benedict Cumberbatch) herensugeak Èsgaroth hiria nola suntsitzen duen ikusiko dute. Bitartean, Thorin ipotx erregeak bere baitan dituen altxorrekin obsesionatu eta diruzalea bilakatuko da, aldiz, Bilbok zentzua berreskuratu dezan etsi-etsian zeozer arriskutsua egingo du. Baina oraindik handiagoak diren arriskuak dituzte aurrean. Gandalf aztiaren (Ian McKellen) laguntzarik gabe, Sauronek (Christopher Lee) bere orko gudarosteak Mendi Bakartira erasoaldi epiko bat burutu dezaten bidali baiditu. Iluntasuna nagustiko dela dirudienean, Ipotx, Elfo eta Gizakien arrazak elkartu edota orkoen gudarosteek suntsituak izango diren erabaki beharko dute. Honela, Bilbo Bost Gudarosteen gudu epikoaren erdian topatuko da, Erdialdeko Lurraldearen etorkizuna jokoan dagoen guduzelaia.
Aktoreak
aldatu- Martin Freeman: Bilbo Zorrozabal
- Ian McKellen: Gandalf
- Richard Armitage: Thorin Zaldi Armarria
- Ken Stott: Balin
- Graham McTavish: Dwalin
- William Kircher: Bifur / Tom Trolla
- James Nesbitt: Bofur
- Stephen Hunter: Bombur
- Dean O'Gorman: Fili
- Aidan Turner: Kili
- John Callen: Oin
- Peter Hambleton: Gloin / William Trolla
- Jed Brophy como Nori
- Mark Hadlow: Dori / Bert Trolla
- Adam Brown: Ori
- Ian Holm: Bilbo Zorrozabal zaharra
- Elijah Wood: Frodo Zorrozabal
- Hugo Weaving: Elrond
- Cate Blanchett: Galadriel
- Christopher Lee: Saruman
- Andy Serkis: Gollum
- Sylvester McCoy: Radagast
- Lee Pace: Thranduil
- Benedict Cumberbatch: Smaug herensugea eta Sauron
Kanpo estekak
aldatu- The Hobbit: The Battle of the Five Armies filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)