The Hobbit: An Unexpected Journey
The Hobbit: An Unexpected Journey (euskaraz Hobbita: Ezusteko Bidaia) 2012ko Peter Jackson zeelandaberriar zinema zuzendariak zuzendutako fantasia eta abenturazko epika film bat da. 1937an J. R. R. Tolkien ingeles idazleak idatzitako Hobbita eleberrian oinarritua dago. Gidoia Peter Jackson, Fran Walsh, Philippa Boyens eta Guillermo del Torok idatzi zuten. Ian McKellen, Martin Freeman, Richard Armitage, James Nesbitt, Ken Stott, Cate Blanchett, Ian Holm, Christopher Lee, Hugo Weaving, Elijah Wood eta Andy Serkis aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Efektu berezi onenen Oscar Saria (Joe Letteri, Eric Saindon, David Clayton eta R. Christopher White), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Ra Vincent eta Simon Brighteta) eta Makillaje onenaren Oscar Saria (Peter Swords King, Rick Findlater eta Tami Lane).
The Hobbit: The Desolation of Smaug (2013) eta The Hobbit: The Battle of the Five Armies (2014) filmeekin batera The Hobbit izeneko trilogia osatzen du. Era berean, Eraztunen Jauna trilogiaren jarraipena da.
Argumentua
aldatuGandalf (Ian McKellen) aztia eta hamahiru ipotxekin batera, Bilbo Zorrozabal (Martin Freeman) hobbitak elfoen lurraldea eta trollen basoan barna doan bidai bati ekingo dio, orkoen ziegetatik hasi eta Bakardadearen Mendira, Smaug herensugeak Ipotxen Altxorra gordetzen duen lekua. Azkenean, Lurraren sakontasunean, Eraztun Bakarra topatuko du, gerora Erdialdeko Lurraldean gerra odoltsuen eragilea izango den objektu hipnotikoa.
Aktoreak
aldatu- Martin Freeman: Bilbo Zorrozabal
- Ian McKellen: Gandalf
- Richard Armitage: Thorin Zaldi Armarria
- Ken Stott: Balin
- Graham McTavish: Dwalin
- William Kircher: Bifur / Tom Trolla
- James Nesbitt: Bofur
- Stephen Hunter: Bombur
- Dean O'Gorman: Fili
- Aidan Turner: Kili
- John Callen: Oin
- Peter Hambleton: Gloin / William Trolla
- Jed Brophy como Nori
- Mark Hadlow: Dori / Bert Trolla
- Adam Brown: Ori
- Ian Holm: Bilbo Zorrozabal zaharra
- Elijah Wood: Frodo Zorrozabal
- Hugo Weaving: Elrond
- Cate Blanchett: Galadriel
- Christopher Lee: Saruman
- Andy Serkis: Gollum
- Sylvester McCoy: Radagast
- Lee Pace: Thranduil
Kanpo estekak
aldatu- The Hobbit: An Unexpected Journey filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)