The Hands Resist Him (euskaraz: «Eskuek jasaten dute») oihal gainean egindako olio-margolana da. Bill Stoneham estatubatuar margolariak 1972an sortu zuen. Irudian mutil txiki bat agertzen da, eta ondoan neskaren irudia duen panpina; bien atzean beirate bat ikusten da, eta barrutik esku batzuek kristalak bultzatzen dituzte.[1] Margolan honen inguruan madarikatua dela esanez eta Interneten bidez zabalduta, hiri-kondaira sortu da.

The Hands Resist Him
Jatorria
Sortzailea(k)Bill Stoneham (en) Itzuli
Sorrera-urtea1972
Argitaratze-data2004
Mugimenduasurrealismoa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ekoizpen lekuaOakland
Ezaugarriak
Materiala(k)Margoa
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakcopyrightduna
Deskribapena
Kokapena
Bildumaezezaguna

Interpretazioa aldatu

Artistaren arabera, margolanean ikusten den haurra bera da, bost urte zituelarik egindako argazki batetik hartuta. Atea bi munduen arteko irudikapena da: bizi garen errealitatearena eta, atzean, atearen beste aldean, fantasiaren eta ezinezkoaren mundua. Bi mundu horien artean, panpinak haurrarentzat gidariaren eginkizuna beteko luke. Kristalaren atzealdean ikusten diren eskuak beste bizitzen irudikapena izango lirateke.[2]

Hiri-kondaira aldatu

Margolan honen inguruko kondaira eBayn egin zen enkante batean hasi zen, 2000. urteko otsailean. Saltzailearen arabera margolanak madarikazio baten bat zuen. Lana hasieran John Marley antzezleak erosi zuen, baina, hura hil ondoren, margolanaKaliforniako bikote zahar batek utzitako garagardo-lantegi batean aurkitu zuen. eBayko saltzaileak bikote horren lekukotza erabili zuen madarikazioaren ideia horri bidea emateko. Haien ustez, gauez, margolanaren pertsonaiak mugitzen ziren eta, batzuetan, egiazko mundura irteten ziren. Saltzaileak, bestetik, margolana norbaitek erosten bazuen, gerta zitezkeen ondorioez ez zuen ezer jakin nahi. Informazio horiek Interneten bidez zabaldu ziren, eta margolana ikusi zuten zerbait pertsonek gaizki sentitzen zirela esan zuten. Lanaren egileak guztia ezeztatu zuen, nahiz eta lehenengo galeriako jabea eta lana aztertu zuen lehenengo kritikoa urtebetean hil zirela onartu.[3][2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo-estekak aldatu