The Hallelujah Trail (euskaraz Aleluia Ibilaldia) 1965ko John Sturges estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. 1963ko Bill Gulick idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Burt Lancaster, Lee Remick, Jim Hutton eta Pamela Tiffin aktoreek antzeztu zuten.

The Hallelujah Trail
Jatorria
Argitaratze-data1965
IzenburuaThe Hallelujah Trail
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa, Westerna eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena149 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Sturges
Gidoigilea(k)John Sturges
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJohn Sturges
Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
Ekoizle eragileaWalter Mirisch
EdizioaFerris Webster (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaElmer Bernstein
Argazki-zuzendariaRobert L. Surtees
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaColorado

IMDB: tt0059250 Filmaffinity: 944283 Allocine: 32669 Rottentomatoes: m/hallelujah_trail Allmovie: v21310 TCM: 15864 TV.com: movies/the-hallelujah-trail Netlix: 60004241Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1867ko udazkena, Denver hirian arazo itzela sortu zaie: negu gorri eta luzea igarotzeko adina whiskeyrik gabe gelditu dira. Hortaz, whiskey kargamendu handi bat ekartzeko egitasmoa prestatu dute.

Thadeus Gearhart (Burt Lancaster) kolonela eta bere soldaduek hornigai preziatua garraiatzen duen zaldigurdi taldea babesteko ardura jasoko dute, ibilaldi horretan zehar whiskeya bereganatu nahi duten sioux amerindiarrei aurre egin beharko diete.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu