The Guilty Brigade Iruñean (Nafarroa) 2012an sortutako punk-rock taldea da. Lau kidez osatuta dago: Gartxot, Ivan, Xabi eta Nestor, eta Potencial Hardcore eta Sabandijas Streetwear diskoetxeekin egin du lan azkeneko urtetan.

The Guilty Brigade
Datuak
JatorriaIruñea, Nafarroa
Musika motaPunk, rock, hardcore
InstrumentuakBaxua, gitarra, bateria
Urteak2012 - 2018
Produkzioa
Diskoetxea(k)Sabandijas Streetwear, Potencial Hardcore
Taldekideak
Gartxot, Nestor, Ivan, Xabi
Informazio gehigarria
http://theguiltybrigade.com/

Biografia aldatu

The Guilty Brigade Iruñean sortu zen 2012ko udan zehar, Atrintxerados eta Karroña taldeetan egondako musikarien eskutik.[1] Urte bereko abenduan haien lehen albuma grabatu zuten, "Desbideratuen Deskontrola (2012)", hamaika abesti propioz (Bat euskeraz, beste bat ingeleraz eta beste guztiak gazteleraz) eta The Unseen talde Estatubatuarraren bertsioz osatua. Lan hau 2013ko martxoan kaleratu zuten. Lehen lan honetan punk-rock bizkorra aurkitu dezakegu, indarrez eta bortizki grabatutakoa. Letrak bortitzak dira eta hauek laguntzen dituzten melodia itsaskorrek indarra ematen diote diskaren osotasunari.[2] Haien akordeak eta riff-ak talde Estatubatuarrei gogorarazten dizkigute, The Casualities, Krum Bumbs edo The Unseen taldeen antzekoak.[3]

Lehen diskaren aurkezpen biraren ondoren, hogei kontzertu baino gehiago emanez, 2014ean taldeak bere bigarren lana atera zuen "Hacia el Infierno (2014)" izenaren behean, Estudios K-n grabatua eta Iker Piedrafitaren eskutik masterizatua Sótano izeneko estudioan. Lehenengo lanean erakutsitako punk-rock estiloaren ordez, album honetan landutako hard-punk estilo bat aurkitu dezakegu, mantsoagoa baina indar eta potentzia handiagokoa.[4] Ez zuten asko itxaron, eta 2015eko urtarrilean taldeak bere hirugarren iraunketa luzeko diska grabatu zuen, "Pólvora y Whisky (2015)", Iker Piedrafitaren eskutik berriro ere nahastua, masterizatua eta ekoiztua. Lan honekin taldeak bere estiloa tinkotu zuen soinu bortitz eta propio batekin.[5] Horrela, bi urteko bira baten bitartez penintsula guztian zehar ibili ziren kontzertuz kontzertu eta baita Europar hiri batzuetan zehar.

2017ko martxoan taldeak bere estudioko laugarren diska kaleratu zuen, "No Apto Para Cuerdos (2017)", abiadura eta indar gehiago sartuz instrumentalki oraindikan. Diska honetan taldeak punk, rockanroll eta hardcore estiloak nahasten ditu musikalki heldutasun handia erakutsiz nahiz eta denbora gutxi eraman eszenatoki gainean. Albuma sarrera batez eta hamaika abestiz osatua dago, eta bertan Non Serviumeko eta Kaotikoko kideak parte hau t zuten, besteak beste. Azken lan honek eragin handia izan zuen taldean, 2018an kontzertuak etengabe ematen jarraitzen duena.[6] 2018an, haien 5. urteurrena ospatzen dabiltzate eta lan berria espero da martxoak 1erako: "Dinamita"[7]

Lanak aldatu

Diskografia[8] aldatu

Desbideratuen Deskontrola (2013) aldatu

01. Controlados

02. Ciudad muerta

03. The guilty

04. Mala cara

05. Sin miedo en tu infierno

06. Construye, destruye

07. Soldados del estado

08. Desbideratuen deskontrola

09. El calor del ayer

10. Morirán

11. Fuck the police

12. Tsunami suicide (The unseen)[9]

Hacia el Infierno (2014) aldatu

01- Niños dinamita

02- Fuera de control

03- Guns n' shooters

04- Animal

05- Tras la alambrada

06- El machete detrás

07- We are

08- Castígame

09- Lasciva nancy

10- Mi locura[10]

Pólvora y Whisky (2015) aldatu

  1. Terrorismo Enajenado
  2. Loco
  3. Ódiame
  4. Fucking Bastards
  5. Millas de Asfalto
  6. Asco me Das
  7. Yo soy mi Verano
  8. False Democracy
  9. Hecatombe Canibal
  10. Amor Tóxico
  11. Orange Uprising
  12. Y las Estrellas (barricada)[11]

No apto para cuerdxs (2017) aldatu

  1. Intro
  2. Explosivo
  3. Arrancaré tu Corazón
  4. Narcótico Agente
  5. Punk Rock Pirates
  6. Como el Hierro
  7. Egunsenti Odoltsuetan
  8. I Lose My Head
  9. Sangre Sobre la Arena
  10. 12.4
  11. Escupo Fuego
  12. A Ti Asqueroso[12]

Dinamita (EP 2018) aldatu

Bideoklipak aldatu

  • Jamás me Olvidaré de Ti[13]
  • Como el Hierro[14]
  • Niños Dinamita[15]
  • Millas de Asfalto[16]
  • Amor Tóxico[17]
  • Arrancaré tu Corazón[18]
  • Explosivo[19]

Taldekideak aldatu

  • Gartxot - Ahotsa
  • Simon - Gitarra eta Koruak
  • Xabi - Baxua eta Koruak
  • Nestor - Bateria[20]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Biografía de The Guilty Brigade | Last.fm» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  2. mscln.com. «The Guilty Brigade Musikazuzenean» musikazuzenean.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  3. (Ingelesez) «THE GUILTY BRIGADE» theguiltybrigade.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  4. (Ingelesez) «THE GUILTY BRIGADE» theguiltybrigade.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  5. (Ingelesez) «THE GUILTY BRIGADE» theguiltybrigade.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  6. (Ingelesez) «THE GUILTY BRIGADE» theguiltybrigade.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  7. (Ingelesez) «THE GUILTY BRIGADE» theguiltybrigade.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  8. (Ingelesez) «THE GUILTY BRIGADE» theguiltybrigade.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  9. Skunk. (2014-04-17). «GRITO KOMBATIVO OI!: Discografia The Guilty Brigade» GRITO KOMBATIVO OI! (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  10. Hastaloshuevox. (2017-04-18). «HASTALOSHUEVOX!!!!!!!: THE GUILTY BRIGADE - Hacia el infierno» HASTALOSHUEVOX!!!!!!! (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  11. (Gaztelaniaz) «The Guilty Brigade - Polvora y Whiky - CD» BESTIARIO SHOP - Tienda de ropa en Vallecas (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  12. (Ingelesez) «The Guilty Brigade - No Apto Para Cuerdxs (2017) | Download» Bunalti | Sharing Our Pain 2017-03-27 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).[Betiko hautsitako esteka]
  13. The Guilty Brigade. (2018-02-05). The Guilty Brigade - "Jamás me olvidaré de ti" (Videoclip oficial). (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  14. The Guilty Brigade. (2017-03-06). The Guilty Brigade - Como el hierro (Videoclip Oficial). (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  15. The Guilty Brigade. (2014-03-12). The Guilty Brigade - Niños Dinamita (Videoclip Oficial). (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  16. The Guilty Brigade. (2015-04-16). The Guilty Brigade - Millas de asfalto (Vídeoclip Oficial). (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  17. The Guilty Brigade. (2014-09-23). The Guilty Brigade - Amor Tóxico (Videoclip Oficial). (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  18. The Guilty Brigade. (2017-02-20). The Guilty Brigade - Arrancaré tu corazón - Feat. Karlitos & Ivi Non Servium (Video Lyric Oficial). (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  19. The Guilty Brigade. (2017-02-14). The Guilty Brigade - Explosivo (Videoclip Oficial). (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  20. Rock, El Salvador. (2017-10-18). «Rock Del Mundo Entero: THE GUILTY BRIGADE - Desbideratuen Deskontrola (2013)» Rock Del Mundo Entero (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).

Kanpo estekak aldatu