The Green Mile
The Green Mile (euskaraz, Milia berdea) 1999ko Frank Darabont frantziar zinema zuzendariaren espetxe drama filma da. Stephen King idazlearen The Green Mile eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Tom Hanks, David Morse, Bonnie Hunt, Michael Clarke Duncan, James Cromwell, Michael Jeter, Graham Greene, Doug Hutchison, Sam Rockwell, Barry Pepper, Jeffrey DeMunn, Patricia Clarkson eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zuten.
Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen arren, ez zuen bat bera ere irabazi.
Argumentua
aldatuPaul Edgecomb izeneko 108 urteko agureak iraganean AEBetako Louisiana estatuko Cold Mountain espetxeko "heriotzaren pasabidean" zaindari zela, John Coffey izeneko presoa nola ezagutu zuen azaltzen du, preso hura bi haur hil izanagatik aulki elektrikoan hiltzera zigortu zutenean. Coffeyk jendearengandik gaiztakeria ezabatu (berak esan bezala) eta bere eskuen ukituaz gaixotasun eta zauriak sendatzeko naturaz gaindiko boterea du.
Argumentua Edgecomben eta gainontzeko zaindarien eta Coffeyren arteko harremanei buruzkoa da, presoari heriotza zigorra ezarri aurreko azken egunetan.
Aktoreak
aldatu- Tom Hanks: Paul Edgecomb
- Michael Clarke Duncan: John Coffey
- Bonnie Hunt como Jan Edgecomb
- David Morse: Brutus "Brutal" Howell
- Doug Hutchison: Percy Wetmore
- Sam Rockwell: "Wild Bill" Wharton
- Michael Jeter: Eduard "Del" Delacroix
- James Cromwell: Garda Moores
- Patricia Clarkson: Melinda Moores
- Barry Pepper: Dean Stanton
- Graham Greene: Arlen Bitterbuck
- Jeffrey DeMunn: Harry Terwilliger
- Harry Dean Stanton: Toot-Toot
- Dabbs Greer: Vello Paul Edgecomb
- Gary Sinise: Burt Hammersmith
- William Sadler: Klaus Detterick
Kanpo estekak
aldatu- The Green Mile filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Green Mile filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)