The Golden Voyage of Sinbad

The Golden Voyage of Sinbad (euskaraz Sinbaden Urrezko Bidaia), 1973ko Gordon Hessler britainiar zinema zuzendariaren abentura eta fantasiazko film bat da. Mila gau eta bat gehiago arabiar ipuin saileko Sinbad itsasgizonaren kontakizunetan oinarritua dago. John Phillip Law, Tom Baker, Takis Emmanuel, Caroline Munro, Douglas Wilmer eta Martin Shaw aktoreek antzeztu zuten.

The Golden Voyage of Sinbad
Jatorria
Argitaratze-data1973
IzenburuaThe Golden Voyage of Sinbad
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma, monster film (en) Itzuli, abenturazko filma, haurrentzako filma, lan literario batean oinarritutako filma eta Erdi Aroari buruzko filma
IraupenaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Madril, Malta eta Mallorca
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Gordon Hessler (en) Itzuli
[[Kategoria:Gordon Hessler (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Ray Harryhausen
Brian Clemens

Antzezlea(k)
John Phillip Law (Sinbad itsasgizona)
Tom Baker
Caroline Munro
Douglas Wilmer
Martin Shaw
Grégoire Aslan (en) Itzuli
Aldo Sambrell
Robert Shaw





[[Kategoria:Grégoire Aslan (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
EkoizleaCharles H. Schneer
Ray Harryhausen

Konpainia ekoizleaColumbia Pictures
Bestelako lanak
MusikagileaMiklós Rózsa
Argazki-zuzendariaTed Moore

IMDB: tt0071569 Filmaffinity: 307515 Allocine: 9105 Rottentomatoes: m/golden_voyage_of_sinbad Allmovie: v20209 TCM: 76662 TV.com: movies/the-golden-voyage-of-sinbad Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Stop motion efektu bereziak Ray Harryhausenek landu zituen.

The 7th Voyage of Sinbad (1958, Sinbaden 7. Bidaia) aurrekaria eta Sinbad and the Eye of the Tiger (1977, Sinbad eta Tigrearen Begia) jarraipena dauzka.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sinbad (John Phillip Law), Bagdadeko printzea eta kondairazko itsasgizonak, mapa bitxi bat topatu eta Margiana (Caroline Munro) emakume esklabo ederra eta Marabiako Bisir Handiarekin (Douglas Wilmer) batera Lemuria uharte misteriotsura iristeko itsasoratuko dira. Koura (Tom Baker) printzea eta azti iluna denak Marabiaz jabetu nahi du, horretarako gaizkiaren espirituak bere onurarako manipulatuko ditu. Espiritu hauek Sinbad eta bere bidaikideei beren bilaketa oztopatzen saiatuko dira baina Sinbadek aurre egin eta Lemuriarako bidaia berrekingo dute, orduan Kourak Sinbaden itsasontziaren brankako irudia madarikatu eta bizia emango dio bidaiariekin borrokatu dadin, baina berriz ere bidaikideek oztopo berria gaindituko dute. Azkenean, Sinbad eta bere lagun leialak Lemuriara ailegatu eta sei beso eta ezpatadun estatua, zentauro begibakarra eta grifo bati aurre egin beharko diete.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu