The Fifth Musketeer
The Fifth Musketeer (euskaraz Bosgarren Mosketaria), 1979ko Ken Annakin ingeles zinema zuzendariaren abenturazko film bat da. Alexandre Dumas frantziar idazlearen Bragelonneko bizkondea (1847) eleberrian eta Hiru mosketarien pertsonaietan oinarritua dago, idazlea bera eleberria idazteko Burdinezko Mozorrodun Gizonaren frantziar kondairan oinarritu zen. Sylvia Kristel, Ursula Andress, Beau Bridges, Cornel Wilde, Ian McShane, Alan Hale Jr. eta Lloyd Bridges aktoreek antzeztu zuten.
The Fifth Musketeer | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | The Fifth Musketeer eta Das Geheimnis der eisernen Maske |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Alemania, Austria eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | kapa eta ezpatako filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Vicomte of Bragelonne: Ten Years Later (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ken Annakin |
Gidoigilea(k) | David Ambrose (en) |
Antzezlea(k) | |
Sylvia Kristel (Maria Teresa Austriakoa) Ursula Andress (Louise de La Vallière) Beau Bridges (Luis XIV.a Borboikoa, Philippe (en) ) Cornel Wilde (D'Artagnan) Ian McShane (Nicolas Fouquet) Rex Harrison (Jean-Baptiste Colbert) Lloyd Bridges (Aramis (en) ) José Ferrer (Athos) Alan Hale, Jr. (en) (Porthos (en) ) Olivia de Havilland (Ana Austriakoa) Helmut Dantine Albert Rueprecht (en) Michael Janisch (en) Stephan Paryla-Raky (en) Cissy Kraner (en) Elisabeth Neumann-Viertel Patrick Pinney | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ted Richmond (en) |
Konpainia ekoizlea | S&T-Film Berlin (en) Sascha-Film (en) |
Edizioa | Malcolm Cooke |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Riz Ortolani |
Argazki-zuzendaria | Jack Cardiff |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Argumentua
aldatuFrantziako Erresuma. Luis XIV.aren erregealdian (1661-1715), Luis XIII.a erregearen semeak diren bi anai bikik (Beau Bridges) patu ezberdinak izango dituzte. Bata Luis XIV. Frantziakoa den bitartean, besteak baserri batean apalki bizi eta bere jatorria nahiz errege familiarekin duen senidetasunaz ezjakituna da. Colbert (Rex Harrison) erregearen Finantza ministroak tronuaren zilegizko ondorengoa ezkutatu du, koroa benetako jabeari itzultzeko une egokiaren zain baidago, eta honelako misio zaila burutzeko ardura lau mosketariei emango die (Cornel Wilde, Lloyd Bridges, José Ferrer eta Alan Hale Jr.).
Aktoreak
aldatu- Beau Bridges: Luis XIV.a Frantziakoa/Filipe Gaskoniakoa
- Sylvia Kristel: Maria Teresa Austriakoa
- Ursula Andress: Louise de La Vallière
- Cornel Wilde: D'Artagnan
- Ian McShane: Fouquet
- Lloyd Bridges: Aramis
- José Ferrer: Athos
- Alan Hale Jr.: Porthos
- Olivia de Havilland: Ama Erregina
- Rex Harrison: Colbert
- Helmut Dantine: Espainiar enbaxadorea
- Patrick Pinney: Goardiaren Kapitaina
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)