The Danish Girl (filma)
The Danish Girl (euskaraz Daniar Neska) 2015eko Tom Hooper britainiar zinema zuzendariak zuzendutako biografia drama film bat da. 2000ko David Ebershoff estatubatuar idazlearen izenburu bereko The Danish Girl eleberrian oinarritua dago. Eddie Redmayne, Alicia Vikander, Matthias Schoenaerts, Ben Whishaw, Sebastian Koch eta Amber Heard aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua Aldatu
Lili Elbe/Einar Wegener (Eddie Redmayne) eta Gerda Wegener (Alicia Vikander) daniar artisten bizitzan oinarritua dago. Senar-emazte hauen bizitza emazteak margotu behar zuen emakumezko modeloa Einarrek ordezkatu zuenean aldatu zen. Erretratuek arrakasta izatean, emazteak senarra emakumezko itxura bereganatu dezan bultzaraziko du. Joko gisa hasi zena Einarrentzako ezusteko metamorfosia bilakatuko da.
Aktoreak Aldatu
- Eddie Redmayne: Lili Elbe / Einar Wegener
- Alicia Vikander: Gerda Wegener
- Matthias Schoenaerts: Hans Axgil
- Ben Whishaw: Henrik
- Amber Heard: Ulla
- Sebastian Koch: Dr. Warnekros
- Emerald Fennell: Elsa
- Adrian Schiller: Rasmussen
- Henry Pettigrew: Niels