The Crying Game
The Crying Game (euskaraz "Negar Jokoa") Neil Jordan irlandar zinema zuzendariaren film bat da, 1992koa. Filmeko aktore nagusiak Stephen Rea, Miranda Richardson, Jaye Davidson eta Forest Whitaker dira.
1992ko irailaren 2an Veneziako Mostran estreinatu zen. Oscar Sarietarako bederatzi izendapen eman zizkioten, eta sari horietako bat irabazi zuen.
ArgumentuaAldatu
Ipar Irlanda. Fergus (Stephen Rea) IRAko bolondres bat da eta Jude eta Maguire (Miranda Richardson eta Adrian Dunbar) irakideekin batera Jody (Forest Whitaker) izeneko britainiar gudarosteko gudari baten bahiketan parte hartzen du. Hura zaintzen daudela, Fergus presoarekin adiskidetu eta hura hilko balitz, bere neskalagunarengana joan eta ongi dagoela ikusiko duelako zina egingo dio. Jody erreskatatzera zihoazen britainiar gudariek ustekabean autoz jo eta hil ostean, Fergusek Londresera ihes egin eta Jody zenaren Dil neskalaguna (Jaye Davidson) joan ohi den ileapaindegira zuzenduko da, neskalaguna tabernetan noizbehinkako abeslaria delarik.
Fergusek Dil misteriotsu eta errakargarriarekin adiskidetasuna trabatuko du, azkenean maitemindu egiten direlarik. Dilen sekretua argitara atera, Jude agertu eta Fergusek nahi eta nahi ez bere antzinako IRAko kidearen errola berreskuratzen duenean istoriak ezusteko jira-birak izango ditu.
AktoreakAldatu
- Stephen Rea: Fergus
- Miranda Richardson: Jude
- Forest Whitaker: Jody
- Jaye Davidson: Dil
- Adrian Dunbar: Maguire
- Tony Slattery: Deveroux
- Jim Broadbent: Col
- Birdy Sweeney: Tommy
- Ralph Brown: Dave
Kanpo estekakAldatu
- The Crying Game filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- The Crying Game filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Crying Game filmaren webgunea (Ingelesez)