The Blues Brothers (filma)
The Blues Brothers 1980ko John Landis estatubatuar zinema zuzendariaren musikal-komedia bat da. Saturday Night Live telebista saioan John Belushi eta Dan Aykroyd aktore eta umoristek "Joliet" Jake Blues eta Elwood Blues anaiak antzeztu ohi zituzten umorezko antzezpen edo esketxetan oinarritua dago, horietatik The Blues Brothers musika talde ospetsua sortu zelarik.
Filma Chicago hirian girotua dago eta bertan James Brown, Cab Calloway, Aretha Franklin, Ray Charles eta John Lee Hooker musikari eta abeslariek protagonistekin batera rhythm and blues eta soul abesti ugari abesten dituzte. Musikatik at, aktore ugarik ere antzeztu zuten, tartean John Candy, Carrie Fisher, Charles Napier eta Henry Gibson.
1998an Blues Brothers 2000 izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentuak
aldatuEspetxean urte batzuk igaro ondoren, Jake Blues (John Belushi) portaera ona izateagatik askatu egin berri dute. Espetxetik sartu zen janzkera berberarekin atera da: jantzi eta kapela beltzak, eta eguzkitako betaurreko ilunak. Espetxeko atean, modu berdinean jantzirik, bere anai Elwood (Dan Aykroyd) zain du, bi anaiek jaiotetxetzat duten Santa Elena umezurztegia arazo ekonomikoak direla medio itxitxera doala jakinarazten diolarik. Zalantza izpi bakar bat izan gabe, anaiak umezurztegia nola edo hala salbatzeari ekingo diote.
Aktoreak
aldatu- John Belushi: Jake "Joliet" Blues
- Dan Aykroyd: Elwood Blues
- James Brown: Cleophus James erreberendoa
- Cab Calloway: Curtis
- Ray Charles: Ray's Musika Bahietxearen jabea
- Aretha Franklin: Murphy andereinoa
- Matt Murphy: Matt "Gitarra" Murphy
- Steve Cropper: Steve "Kolonela" Cropper
- Donald Dunn: Donald "Duck" Dunn
- Murphy Dunne: Murph
- Willie Hall: Willie "Handiegia" Hall
- Tom Malone: Tom "Hezur" Malone
- Lou Marini: Lou "Urdin" Marini
- Alan Rubin: Fabulous jauna
- Carrie Fisher: emakume misteriotsua
- Henry Gibson: Nazi buruzagia
- John Candy: Burton Mercer
- Paul Reubens: Chez Paul waiter
- Steven Spielberg: Cook County Aholkularitzako bulegoko langilea
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- The Blues Brothers filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- The Blues Brothers filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)