The Blue Lagoon (1980ko filma)
The Blue Lagoon (euskaraz Aintzira Urdina) 1980ko Randal Kleiser estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako amodio eta abenturazko filma bat da. 1949ko Henry De Vere Stacpoole idazlearen The Blue Lagoon eleberrian oinarritua dago. Brooke Shields, Christopher Atkins, Leo McKern eta William Daniels aktoreek antzeztu zuten.
The Blue Lagoon (1980ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1980 | |||
Izenburua | The Blue Lagoon | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film erromantikoa, teen film (en) , sarbide-bizipena, film dramatikoa, survival film (en) , eleberri batean oinarritutako filma eta melodrama (en) | |||
Iraupena | 101 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | The Blue Lagoon (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Nanuya Levu (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Randal Kleiser | |||
Gidoigilea(k) | Douglas Day Stewart (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Randal Kleiser | |||
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures | |||
Edizioa | Robert Gordon (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Basil Poledouris | |||
Argazki-zuzendaria | Néstor Almendros | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Uharteetako Ozeania | |||
Argumentu nagusia | birjintasuna, haurdunaldia eta pubertaroa | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | ||||
Nominazioak | ||||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Néstor Almendros) eta Izar Berriaren Urrezko Globoaren (Christopher Atkins) izendapenak jaso zituen.
Brooke Shields aktorea ospetsu bilakatu zen, baina 14 urte eta adingabea zenez, AEBko Galdeketa Batzorde baten aurrean pertsonai nagusiak biluzirik agertzen diren eszenak ordezko aktore helduagoekin filmatu zirelako lekukotasuna ematera derrigortua egon zen.
Argumentua
aldatuViktoriar Aroan, Emmeline eta Richard (Elva Josephson eta Glenn Kohan) neskato-mutikoak eta ontziko sukaldaria (Leo McKern) hondoratze batetik bizirik atera diren hiru pertsonak izan dira, eta itsas korronteak populatu gabeko uharte txiki batera eramango ditu. Handik gutxira, sukaldaria hil egingo da eta haurrek beren kabuz biziraun beharko dute. Denbora igaro hala, Emmeline (Brooke Shields) eta Richard (Christopher Atkins) hazi eta euren gorputzek nerabetzaroko aldaketak jasaten ari direla ohartuko dira, honek beren kuriositatea piztu eta lehenbiziko sexu-jokoak burutzera bultzaraziko ditu.
Aktoreak
aldatu- Brooke Shields: Emmeline Lestrange
- Christopher Atkins: Richard Lestrange
- Leo McKern: Paddy Button, sukaldaria
- William Daniels: Arthur Lestrange
- Elva Josephson: Emmeline neskatoa
- Glenn Kohan: Richard mutikoa
- Alan Hopgood: Kapitaina
- Gus Mercurio: Ofiziala
- Bradley Pryce: Paddy haurtxoa
- Chad Timmermans: Paddy mutikoa
Kanpo estekak
aldatu- The Blue Lagoon filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)