Thar basamortua

Thar basamortua[2] (rajasthaneraz: थार मरुधर; hindiz: थार मरुस्थल; urduz: صحراےَ تھر‎; sindhiz: ٿر ريگستان) Indiako ipar-mendebaldearen eta Pakistango ekialdearen artean hedatzen den basamortua da. Iparraldean Sutlej ibaiak, ekialdean Indus ibaiak, hegoaldean Kutch-eko Rann laku gaziak (Kutch-eko Rann Handia eta Kutch-eko Rann Txikia) eta ekialdean Aravalli mendiek mugatzen dute desertua.

Thar basamortua
थार मरुधर
Thar desert Rajasthan India.jpg
Thar basamortua is located in India
Thar basamortua
Thar basamortua
Thar basamortua (India)
Eskualdea India
 Pakistan
Koordenatuak26°59′04″N 71°00′06″E / 26.984444444444°N 71.001666666667°E / 26.984444444444; 71.00166666666726°59′04″N 71°00′06″E / 26.984444444444°N 71.001666666667°E / 26.984444444444; 71.001666666667
Eremua200.000 km²[1]
Luzera805 km
Zabalera405 km
Punturik garaiena (457 m)
Punturik beherena (61 m)
Tenperatura gorena52,8 °C
Prezipitazioa127-254 mm/ur

EzaugarriakAldatu

Thar desertuak Indian 805 kilometroko luzera eta 485 kilometrotako zabalera du eta basamortuaren %85a hartzen du. Pakistango zatiak aldiz Cholistan izena hartzen du eta 16.000km²-ko azalera du, eremu osoaren %15a. Hareazko dunak ditu eta landaretza oso urria eta sakabanatua da. Punturik altuena Aravalli mendien mugan du, 457 metroko altuera, eta punturik baxuena aldiz Kutcheko Rann aintziran, 61 metro.

KlimaAldatu

Prezipitazio urria eta guztia montzoi garaiko ekaitzetan iristen dena, urteko 250mm gehienez. Montzoi garaira mugatzen dira prezipitazio hauek. Uztailean 52'8 °C-ko tenperaturara ere iristen da termometroa.

Fauna eta floraAldatu

Hainbat mendilerro eta muinok zeharkatzen dutenez habitat aniztasun handia du eta ohiko basamortuetan baino landaretza eta animalia aberastasun handiagoa du. 23 musker espezie eta 25 suge espezie eremu honetako endemikoak dira. Ugaztunak ere badaude, antilope indiarra, Bennetti gazela, Indiako onagroa eta gizakiak garraiobide gisa erabiltzen duen dromedarioa.

141 hegazti espezie ere zerrendatu dira, arranoak, belatzak, zapelatzak, saiak... Pauma basatiak ere ikusten dira ugari. Pauma Indiako hegazti nazionala izendatuta dago.

Eremu lehor honetan sastrakadi xerofiloak nagusitzen dira. Basamortuan orbanak osaatzen dituzte eta prezipitazioak izaten direnean orban horiek asko handitzen dira.

EkonomiaAldatu

Laborantza (garia, garagarra, kotoia, azukre kanabera), abere hazkuntza (behi eta gamelu aziendak) eta lurpeko aberastasunen ustiakuntza (gatz, marmol eta zilar hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak[3].

 
Tharren edertasuna

ErreferentziakAldatu

  1. La Gupta, Mohan. (2008). Rajasthan Jyankosh. Jodhpur: Jojo Granthagar, 69 or. ISBN 81-86103-05-8..
  2. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekakAldatu