Théodore Sindikubwabo

politikari ruandarra

Théodore Sindikubwabo (Butare, Ruanda, 1928Bukavu, Kongoko Errepublika Demokratikoa, 1998) Ruandako medikua eta politikoa izan zen bere herrialdeko presidentea izan zena, 1994ko apirilaren 9a eta urte bereko ekainaren 19a bitartean. Ruandako Genozidioaren egile garrantzitsuenen artean egon zen, zeinean milioi erdi eta milioi bat pertsona hil ziren. Aurretik Garapen Nazionaleko Kontseiluko (orain Ruandako Parlamentua) presidentea izan zen, 1988 eta 1994 artean. Butare herrian jaio zen 1928an, Ruandako hegoaldean, medikuntza ikasi zuen, eta Grégoire Kayibanda presidentearen osasun ministroa izan zen. Kayibanda-ren irteeraren ondoren, Kigaliko Ospitale Nagusian egin zuen lan. Geroago, Politikara itzuli zen parlamentari gisa. Juvénal Habyarimana presidentea hil egin zutenean, Théoneste Bagosorak kontrolatzen zuen Krisi Batzordearen presidenteak bitarteko presidentea izendatu zuen, genozidioa gertatu zeneko estatuburua izanik. Ruandako Fronte Patriotikoaren inbasioaren ostean, Zairera ihes egin zuen, non Bukabun erbesteratu egin zen, arrazoi ezezagunengatik hil zen arte, 1998an.

Théodore Sindikubwabo
Ruandako presidente

1994ko apirilaren 8a - 1994ko uztailaren 19a
Juvénal Habyarimana - Pasteur Bizimungu
Bizitza
JaiotzaButare, 1928
Herrialdea Ruanda
HeriotzaBukavu1998ko martxoa (69/70 urte)
Heriotza modua: ezezaguna
Hezkuntza
HeziketaNational University of Rwanda (en) Itzuli : medikuntza
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
MugimenduaHutu Power (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Republican Movement for Democracy and Development (en) Itzuli