Tessy Ebosele (Maroko, 2002ko uztailaren 28a) nigeriar jatorriko atleta euskalduna da, jauzi hirukoitzean 20 urtez azpiko Munduko txapeldunordea izan dena.

Tessy Ebosele
Bizitza
JaiotzaMaroko2002ko uztailaren 28a (21 urte)
Herrialdea Araba
BizilekuaDonostia
Gasteiz
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakluzera-jauzilaria eta hirukoizlaria
Atletismoa
Kirol diziplinak luzera-jauzia
Jauzi hirukoitza
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14758987 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Nigeria hegoaldeko Benin City hiritik alde egin eta Europara bidean zihoan familia batean jaio zen Tessy Ebosele Marokon. Urtebete zuela amarekin patera batean sartu eta Iberiar penintsulara iritsi zen. Familia Gasteizen finkatu zen.

Gasteizko La Blanca klubean hasi zen atletismoa praktikatzen. 2018an bere adineko markak hautsi zituen baina nazionalitaterik ez zuen oraindik eta ez dira baliozkoak[1]. 2020an Donostiako Real Sociedad taldeak fitxatu zuen. 2021eko martxoan Espainiako txapelketan bi domina eskuratu zituen, luzera jauzian zilarrezkoa (6'31m) eta jauzi hirukoitzean brontzezkoa (13'54m), biak ala biak Euskadiko 20 urtez azpiko errekorrak[2]. Urte bereko abuztuaren 20an Nairobin jokatu ziren 20 urtez azpiko Munduko txapelketak eta Tessy Eboselek zilarrezko domina eskuratu zuen jauzi hirukoitzean[3].

Palmaresa aldatu

Txapelketak aldatu

Munduko txapelketak (Sub20)
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2021 Nairobi (  Kenya)   jauzi hirukoitza 13,63 metro
2021 Nairobi (  Kenya) 5.a luzera jauzia 6'46 metro
Europako txapelketak (Sub23)
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2023 Espoo (  Finlandia)   luzera jauzia 6'63 metro
Europako txapelketak (Sub20)
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2021 Tallinn (  Estonia)   luzera jauzia 6'63 metro
Espainiako txapelketak (Sub20)
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2021 Madril (  Espainia)   luzera jauzia 6'31 metro
2021 Madril (  Espainia)   jauzi hirukoitza 13,54 metro

Markak aldatu

Honako hauek dira Tessy Eboseleren marka aipagarrienak:[4]

  • jauzi hirukoitza - 13'63 metro (Nairobi, 2021)
  • luzera jauzia - 6'63 metro (Tallinn, 2021)
  • 100 metroko lasterketa - 12.07 segundu (Donostia, 2021)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La atleta Tessy Ebosele y su 'no récord'» El Correo 2019-02-06 (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
  2. Tessy Ebosele, topikoak hautsiz. (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
  3. [https://www.rfea.es/web/noticias/desarrollo.asp?codigo=13650#.YSKgRI77TIU «Real Federaci�n Espa�ola de Atletismo»] www.rfea.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
  4. «Tessy EBOSELE | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).