Tervola

Tervolako armarria
Armarria
Berezko izena Tervolan kunta
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Lappiko eskualdea
Kemi-Tornioko azpieskualdea
Alkatea Mika Simoska
Sorrera 1809
Tervola Finlandiako mapan
Koordenatuak 66°05′20″N 24°48′40″E / 66.08889°N 24.81111°E / 66.08889; 24.81111
Azalera
- Ur-azalera
1.592,02 km²[1]
32,33 km² (%2,03)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
3.070 (2017.08.31)[2]
1,97 bizt/km²
(2016)[2]
% 98,8 (ofiziala)
% 0,1
% 1,0
Webgune ofiziala

Tervola Finlandiako Lappi lurraldeko udalerria da. Ia 1.600 km²-ko udalerri honetan, 3.500 bat pertsona bizi dira. Pisavaara Natura Erreserba eta Runkaus Natura Erreserba Hertsiak dira udalerri eremu babestuak, eta bertan, lutxo, perka, platuxa eta Lappiko izokin ospetsu ugari dago. Kaisajoki, Kemijoki, Louejoki, Runkausjoki, Sivakkajoki, Vaajoki eta Vähäjoki ibaiak dira ospetsuenak. Valtatie 4 errepidea udalerritik igarotzen da eta 1864. urtean eraikitako Tervolako eliza da eraikin garrantzitsuena.

Administrazioa aldatu

Azpiegiturak aldatu

Udalerritik errepide bidez eta trenbide bidez baino ezin daiteke mugi; izan ere, VR-Yhtymä garraio-konpainiaren trenbide-sarea bertara iristen da [3].

Valtatie 4 errepidea udalerritik igarotzen da.

Udala aldatu

Tervolako eta Finlandiako gainontzeko udalerrietako udalbatzak eratzeko, lau urtero udal hauteskundeak antolatzen dira herrialdean. Gaur egun dagoen udalbatza 2012ko urriaren 28an ospatu ziren udal hauteskundeetan eratu zen.

Tervolako Udalbatza [4]
Alderdia Eserlekuak +/- Ehunekoa Tervolako udalbatza
-- Zentroko Alderdia 12   2 % 56,0
-- Ezker Elkartasuna 5   2 % 31,2
-- Alderdi Sozial-Demokrata 2   0 % 4,2
-- Benetako Finlandiarrak 1   1 % 6,6
-- Koalizio Nazionala 1   1 % 1,9

Tervolako udalbatza, 2008ko urriaren 26ean egin ziren udal-hauteskundeetan eratu zen. Lappiko gainontzeko udalerrietan bezala, Finlandiako Zentroko Alderdia suertatu zen garaile hamar zinegotzirekin. Bigarren indarra, Ezker Elkartasuna alderdia izan zen zazpi eserlekurekin. Azkenik, Tervolako Talde Independentea eta Alderdi Sozial-Demokrata izan ziren bina ordezkarirekin.

Hurrengo hauteskundeak, 2012. urtean ospatuko dira, herrialdeko gainontzeko udalerrietan bezala.

Demografia aldatu

Biztanleria aldatu

Antzinean, samitarrak ziren udalerri honetako etnia nagusi; hala ere, industrializazioaren, kristautasunaren eta finlandiar etorkinen ondorioz, samitarrak iparraldera immigratu behar izan zuten, Enontekiö, Inari eta Utsjoki udalerrietara batez ere.

Hizkuntza nagusi eta ofizial bakarra finlandiera da; izan ere, biztanleria osoaren %99,7aren ama hizkuntza suomiera da.

Estatistiken arabera, hamalau urteko beheko biztanleria %17,3 a da, eta hirurogeita bost urteko gorakoak aldiz, %25,3a.

Biztanleriaren bilakaera [5]
1970 1975 1980 1985 1990 1995 1998 2000 2002 2004 2006 2008 2010 Orain
5.895 5.173 4.631 4.471 4.170 4.079 4.032 3.895 3.781 3.710 3.659 3.476 3.461 3.428

Kultura aldatu

 
Tervolako armarria

Armarria aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Tervolako armarria»

Armarria 1957an sortu eta urte bereko otsailaren 15ean Tervolako ikur ofizialtzat hartu zen. Egilea Ahti Hammar helsinkiar artista da, Finlandiako hainbat udalerritako armarriren autorea dena. Atzealde gorriaren aurrean, mokoan urrezko tipula duen zilarrezko kurriloa dago. Bertan agertzen diren irudiekin, Hammarrek udalerriaren natura eta kultura berezitasunak adierazi nahi izan zituen, batik bat, Lappiko iparraldeko udalerriekin alderatuta. Hain zuzen, kurriloa eskualde honetako hegazti ohikoa da, udaberri eta udara epelak -umealdi sasoia- bertan igarotzen dituena. Tipula, aldiz, udalerrian landatzen den landare ospetsuenetakoa da eta, iparraldeko eremuekin alderatuz, emankorragoa den lurzorua eta Tervolaren nekazal izaera irudikatzen ditu [6].

Ikus, gainera aldatu

Argazki gehiago aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu