Termistore
Tenperaturarekiko sentikorra den erdieroalea, erresistentziaren tenperatura-koefiziente negatibokoa, hots, tenperatura igotzean erresistentziaren balioa txikiagotzen zaiona.
(«Termistor» orritik birbideratua)
Termistorea erresistentzia batean oinarritutako termometroa da, material erdieroale batez osatua dagoena.
Haren erresistentzia elektrikoa (R) tenperaturarekin (T) aldatzen da, formula honen arabera: R = R0ea(1/T - 1/T0) non a erabilitako erdieroalearen araberako konstante bat baita. Termistoreak termometro gisa erabiltzen dira gorputz baten tenperatura neurtzeko, baina erradiazio elektromagnetikoen intentsitatea neurtzeko ere erabiltzen dira, erradiazio elektromagnetiko bat xurgatzean izaten diren tenperatura-igoerak neur baititzake.
Termistorea erresistentziaren tenperatura-koefiziente negatibokoa da: tenperatura igotzen denean, haren erresistentziaren balioa txikiagotu egiten da. Izena ingelesetik dator: Thermally Sensitive Resistor.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.