Teresa Catalán

musikagile nafarra

Teresa Catalán Sánchez (Iruñea, 1951ko apirilaren 12a) nafar musikagilea da.

Teresa Catalán

Bizitza
JaiotzaIruñea1951ko apirilaren 12a (73 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaPablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Fernando Remacha
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Jasotako sariak

teresacatalan.com
Musicbrainz: 8a959853-661b-421a-8768-2d84517859eb Edit the value on Wikidata

2021ean Kulturaren Vianako Printzea saria jaso zuen,[1] eta 2022an Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria eman zioten.

Biografia aldatu

Piano eta konposizio ikasketak egin zituen Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan, Fernando Remacha, Juan Eraso eta Luis Morondo irakasleekin, besteak beste. Hainbat trebakuntza-saio egin ditu Ramón Barce edota Agustín González Acilu irakasleekin. Sienako (Italia) Chigiana Akademian ere egin zuen Konposizio ikastaroa, eta Europako hainbat hiritan osatu du bere prestakuntza.

1985ean sortutako Iruñeko Taldea-Grupo de Pamplona taldearen sortzaileetako bat izan zen.[2] Bertako nahiz nazioarteko hainbat konposizio-ikastaro eta nazioarteko jaialdi zenbaiten zuzendari izan da. Oposizio bidez lortu zuen 1990. urtean Konposizio eta Instrumentazioan katedradun izatea, eta horretan dihardu Madrilgo Goi Musika Kontserbatorioan.[3] Irakaskuntza eta konposizioa uztartuz, sari ugari lortu ditu musika-sorkuntzan eta interpretazioan. Besteak beste, Iruñeko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren, Frankfurteko Europako Musikaren Foroaren, Erromako Festival de Nuovi Spazi Musicaliren edo Heidelbergeko (Alemania) Jaialdiaren eskariz egin ditu hainbat konposizio.

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Eslava, Ane. «Teresa Catalan konpositoreak jasoko du Vianako Printzea saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  2. Iruñeko Taldea-Grupo de Pamplona - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-06).
  3. Biografia Teresacatalan.com

Kanpo estekak aldatu