Terapia kognitiboa ezagutza edo kognizioak aldatuz gero pertsonaren portaera alda daitekeela dioen psikoterapia da. Gaixoak bere buruaz edo gertaera jakin bati buruz pentsatzen duena aldatzea lortuz gero, beste era batera jardun eta sentitzea lortuko dela aldarrikatzen du terapia-mota horrek.[1]

Bi terapia kognitibo mota daude:

  • Terapia kognitibo arrazionalistak 1950eko hamarkadan sortu ziren hainbat aldaketa sozial eta zientifikotan oinarrituta, bereziki iraultza kognitiboan eta adimenaren metafora informazio-ordenagailu edo informazio-prozesadore gisa agertu zenean. Izan ere, psikologia kognitiboaren zati handi batek prozesu mentalak aztertzen ditu simulazio informatikoen eta adimen artifizialean oinarritutako ikerketaren bidez.[2]
  • Terapia kognitibo konstruktibistak 1980ko hamarkadan agertu ziren terapia kognitibo arrazionalistek postulatutako prozesu arrazional eta intelektualen nagusitasunaren kritika gisa. Terapia kognitibo konstruktibistek arrazoiak ez duela lehentasun kausalik emozioen gainetik uste dute, eta neurozientzia afektiboan, filosofia hermeneutiko eta fenomenologikoan eta zientzia kognitibo korporizatuan oinarritzen dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]
  2. (Gaztelaniaz) Carlos Pereira. Aplicaciones psicológicas de la realidad virtual http://terapiadeparejafacil.com. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.