Teontzia tea (edo beste infusio batzuk) irakiteko ontzia da, bero-iturri bat zuzenean aplikatuz. Ondoren, katilu edo edalontzietan zerbitzatzeko erabiltzen den ontzia ere bada. Metalezko, portzelanazko, lozazko edo buztinezko ontzi bat izan ohi da, estalkiz eta barruko edo kanpoko iragazkia duen moko batez hornitua. Ontzi mota horretan, tearen hostoak zuzenean edo te-poltsa baten bidez gehi daitezke; jarraian ura bota eta ura berotu edo irakin arte itxaroten da, te edo infusio motaren arabera.

Marokon egindako teontzia, alpakaz egina. Tradizioz, te berdea mendabeltzarekin (Mentha spicata) zerbitzatzeko erabiltzen da.
Viktoriar teontziak
Japoniako teontzia

Motak aldatu

Erabili den materialaren arabera, hainbat motatan sailka daitezke, bakoitza bere ezaugarriekin.

Metalezkoak aldatu

Metalezko teontziak denbora luzez irauteko eta oso erabilera jarraia emateko eginak daude. hala ere, tea metalaren zaporea hartzen duen arazoarekin topo egin dezakezu.

Portzelanazkoak aldatu

Denbora luzean tea bero mantentzen dute. Oso diseinu tradizionalekoak izan ohi dira eta kontu handiz ibili behar da, oso hauskorrak direlako.

Zeramikazkoak aldatu

Zeramikak, beste material mota batzuek ez bezala, ez du uzten teontziak zuzenean sutan jartzen. Horregatik, mota hori erabiltzen da tea jalkitze uzteko, sutan berotu ondoren. Oso kontuz ibili behar da haiekin, oso material hauskorra baita.

Beirazkoak aldatu

Beirazkoek te prozesua uneoro behatzeko aukera ematen dute.

Altzairu herdoilgaitzezko eltzeak aldatu

Altzairua gogorra izanik, teontzia erori edota kolpe asko hartu arren, ez da hondatzen. Diseinua guztiz desberdina da: ez dute teontzi tradizionalen antzik.

Buztinezkoak aldatu

Haien materiala berezi samarra da. buztina oso porotsua denez, usainak eta zaporeak bertan geratzen dira. Hori zale askorentzat gauza ona da, zapore bakoitzerako buztinezko teontzia erabiltzen baitute.

Kanpo estekak aldatu