Teofilo Guiard Larrauri

historialari espainiarra

Teófilo Guiard Larrauri (Bilbo, 1876 - ib., 1946) bizkaitar historialaria izan zen. Adolfo Guiard margolariaren anaia gaztea.

Teofilo Guiard Larrauri
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1876
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo, 1946 (69/70 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak historialaria

Salamancan eta Madrilen egin zituen Filosofia eta Letretako ikasketak. 1897. urtean Sabin Aranak sorturiko Baserritarra astekariko zuzendari izendatu zuten, eta 1912. urteaz geroztik Bilboko Historiako Akademiako kide, kronikari eta udal-artxibozaina izan zen. Bilboko historia aztertu zuen bere obretan: Historia de la Noble Villa de Bilbao (1905-1912, lau liburuki), Historia del Consulado y Casa de Contratación de Bilbao y del Comercio de la Villa (1913-1914, bi liburuki) eta La industria naval vizcaína. Anotaciones históricas y estadísticas (1917).

ErreferentziakAldatu