Intonazio pitagoriko

Tenperamentu pitagoriko» orritik birbideratua)

Intonazio pitagorikoa edo afinazio pitagorikoa bostun justuen (3:2) kateamenduan oinarritutako intonazio-sistema da. XVI. mendera bitartean erabili zen. Tonu guztiak berdinak dira (9:8), eta bi tonuerdi-mota daude: diatonikoa (256:243) eta kromatikoa (2187:2048). Nota enarmonikoak desberdinak dira (si diesea ez da do-ren berdina); horien arteko bitartea koma pitagorikoa da.[1]

Bostun-zirkulua.

Orduan, ixten ez den bostun-zirkulu bat eratzen da; itxi gabeko bostun-zirkulua, berez, bostunak kateatzen jarraitzean lortuko litzatekeen espiralaren zati bat da. Soinuak hamabira mugatzea erabakigarria da teklatu-instrumentuak eta traste bidezko hari-instrumentuak eraikitzeko.

Mi Si Fa Do Sol Re La Mi Si Fa Do Sol

Hemen seidun gutxitua, Sol eta Mi zirkuluaren muturren artean aurkeztean sortzen dena otsoaren bostuna da.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.