Greziar mitologian, Tenages, heliadetako bat zen, Helios jainkoa eta Rodo lamiaren zazpi semeetako bat.

Tenages
Heliadak
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaHelios
AmaRodo

Bere anaiekin eta bere amarekin batera gobernatu zuen Rodasen, Telkinek, Zeusek ez suntsitzeko ihes egin ondoren. Tenages, bere aitak hala irakatsi baitzion, astrologia, nautika eta metalgintzan nabarmendu zen, hainbeste, ezen, bere anaietako lauk, Aktis, Kandalo, Makareo eta Triopasek, bekaitzak jota, hil egin zutela.

Behin hilketa ezagutu ondoren, hiltzaileak, Rodasetik erbesteratu behar izan ziren, euren ihesaldian, Egeo itsasoko zenbait uharte eta urrutiko lurralde batzuk, Egipto kasu, kolonizatuz. Soilik hilketan parte hartu ez zuten bi anaiak, Okimo eta Zerkafo, geratu ziren Rodasen, uharteko errege bakar bihurtuz.

Kanpo estekak aldatu