Tempranillo
Tempranillo mahats beltz barietate ezaguna da. 2013an Espainian 214.000 hektarea baino gehiagoko laborantza-azalera zuen, eta bigarrena zen ekoizpenean, Airén (zuria) barietatearen ondoren, eta lehena mahats beltzean. 31.046 hektarea ditu Errioxa jatorri-deituran, hau da, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren % 61. Azken urteotan, gainera, gora egin du arian-arian, beste barietate batzuen kaltetan. Errioxako autoktonotzat jotzen dute. Jatorri-deitura honetan erabiltzen den mahats nagusia da, eta askotan Espainiako "mahats noblea" bezala aipatzen dute.[1] Bere izena temprano (euskaraz: «goiztiar») hitzaren txikitzailea da, hau da, Espainiako mahats beltz barietate gehienak baino aste batzuk lehenago heltzen delako.
Tempranillo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Datu orokorrak | |
Kolorea | beltz |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Tempranillo, Spain’s Noble Grape. .