Telumehtar-Unbardazil

Telumehtar-Unbardazil, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Gondorreko hogeitazortzigarren erregea izan zen. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1632an jaioa, Tarondor erregearen semea da, eta, Tronua, 1798an hartu zuen. Bere izena quenya hizkuntzakoa da eta Izar Ganga bezala itzul daiteke.

Bere garaian, Gondorren etsai nagusiak euren onera etortzen ari ziren, Izurri Handia jasan ondoren, baina Haradrimak eta Ekialdeko Gizonak, euren artean borrokan aritzeko gogoz zeuden. Ez hala Umbarreko Kortsarioak, Gondor hegoaldeko kostaldea berriz eraso zutenak.

Horregatik, Telumehtarrek, itsasontzi flota handi bat bildu zuen, eta, 1810ean, Umbar eraso zuen, erabat menpean hartuz. Han desagertarazi ziren Kastamirren azken ondorengoak, eta Hiri-Portua erabat hondakinetan eta mortua geratu zen.

Dirudienez, nahiko argi dago erregeak ez zuela gotorlekua aldarrikatu eta berrezarri, eta sarrera debekatu zion Haradetik zetorren orori, soilik goarnizio babesle bat utziz. Hala eta guztiz ere, Gondorrek, Erdialdeko Lurraldearen zati horren kontrola, beste ia mende batez mantendu zuen.

Honegatik, Unbardazil titulua hartu zuen, "Umbarreko garailea" bezala itzul daitekeen quenya hizkuntzako hitza. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1850ean hil zen, eta, bere oinordekoa, bere seme Narmazil II.a izan zen.


Aurrekoa
Tarondor Gondorrekoa
Gondorreko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1798-1850
Ondorengoa
Narmazil II.a