Telemnar, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Gondorreko hogeitaseigarren erregea izan zen.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1512an jaio zen, Minardilen semea da, eta honen oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1634an.

Unbar erasotzeko, bere aitaren heriotza mendekatzeko eta Unbarreko Kortsarioen erregealdiari amaiera emateko flota handi bat prestatu zuen. Baina 1636ko Izurri Handiak, bere asmoak betetzea eragotzi zuen, Telemnar eta bere seme guztiak, izurriaren ondorioz hil ziren. Bere oinordekoa, bere iloba Tarondor Gondorrekoa izan zen.


Aurrekoa
Minardil
Gondorreko Erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1634-1636
Ondorengoa
Tarondor Gondorrekoa