Telefono gida edo telefono aurkitegia telefonia-enpresek edota udal-zerbitzuek argitara ematen dituzten abonatuen telefono-zenbakien liburua da. Horrez gain, interes publikoko telefono zenbakiak jasotzen dituzte, besteak beste: polizia, suhiltzaile, osasun-zerbitzu, babes zibil, drogazalearentzako arretarenak.

Normalean abonatua alfabetoaren arabera ordenatzen da. Pertsonen kasuan lehenengo abizenaren lehendabiziko hizkiaren arabera ordenatzen da, eta enpresen kasuan enpresaren izenaren arabera. Izenaren edo izen-deituren ondoan helbidea eta telefono-zenbakia agertzen da.

Kanpo estekak aldatu