Teleamarauna

Maddi Pelotek idatzitako euskarazko zientzia fikzio liburua

Teleamarauna Maddi Pelotek euskaraz idatzitako zientzia fikziozko eleberria da,[1] 1987an Maiatzek Uhargi sailean argitaratua.[2]

Teleamarauna
Datuak
IdazleaMaddi Pelot (1987)
Argitaratze-data1987
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaTeleamarauna
ArgitaletxeaMaiatz (argitaletxea)
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak90
ISBN978-2-906241-12-1

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Liburuaren gai nagusia telepatia bidezko kontrola da.[1][3][4] Pertsonaia batek telepatia bidez kontrolatzen ditu hainbat lagun bere probetxurako, hori da amarauna, eta armiarma horri aurre egiteko elkartzen dira.[1][3] Liburuaren gaien artean daude planetarteko geopolitika eta baliabideak kontrolatzeko lehia ere eta horrek eragindako manipulazioa eta zapalkuntza ere.[4]

Tartean bada Joseba Sarrionandiari egindako omenaldi erdi ezkutuko bat.[3] Itxaro Bordaren ustez eleberriko irudietako batzuk Sarrionandiak berak eginak dira eta Maddi Peloti sekula galdetu ez bazion ere eleberriko pertsonaia batean bere itzala nabari dela uste du. Garai hartan Iparraldean ibiltzen zen Joseba Sarrionandia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Galarraga, Aritz. (2013). «Bakan ale bitxia» Argia (2372) (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  2. «Teleamarauna» Ikas - Euskal pedagogia zerbitzua (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  3. a b c Mendiguren, Xabier. «Teleamarauna» Kritiken hemeroteka (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).
  4. a b c Morales, Ana. (2018-10-10). «ANSIBLEFEST 2018: Hamaika mundu sortzeko jaio gara I» Etzi Portu Maritimoa (Noiz kontsultatua: 2018-10-13).

Kanpo estekak aldatu