Tavion Axmis

Tavion Axmis Star Wars sagako emakumezko pertsonaia bat da. Emakume gizaki bat da, eta lehen aldiz 2002ko Star Wars Jedi Knight II: Jedi Outcast jokoan agertzen da Luke Skywalkerren ikasle izan zen Desann jedi ilunaren ikasle bezala. Beranduago, Jedi Outcasten jarraipena den Star Wars Jedi Knight: Jedi Academyko gaizto nagusia da.

Tavion Axmis
Star Warsen unibertso hedatua
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Heriotza Korriban
Sexua emakumezkoa
Bestelakoak
Irakasleak Desann (en) Itzuli
Ikasleak Rosh Penin (en) Itzuli

HistoriaAldatu

Tavion Desann jedi ilunak adoptatu zuen ikasle pertsonal eta Birjaioak bezala ezagutzen diren Jedi Ilunen agintaritzaren oinordeko bezala. Hasiera batean Kyle Katarnek garaitu zuen argi sable borroka batean Bespingo Lainoetako Hirian gertatutako gudu batean. Haserre ateraldi baten ondoren, Katarnek indarrarekin ito zuen eta bizitza barkatu zion bere kide zen Jan Ors non egon zitekeen jakin ondoren.

Bere maisuaren porrotaren berri izan ondoren eta Indarra Jedi Haranetik lapurtzeko planaren amaierarekin, Tavion plan berriak pentsatzera erretiratu zen.

Urte batzuk beranduago, Tavionek antigoalekotasunen bildumagile bat hil zuen Tavionek bere eskuetan Marka Ragnos izeneko Lord Sith baten antzinako zetroa zuela jakin zuenean. Zetro honek Indarra xurgatu eta beste izaki bati emateko ahalmena zuen. Tavionek Alora hartu zuen ikasle bezala eta zetroarekin Indarra Galaxiako zenbait puntutatik xurgatzen hasi zen, sektario bezala ezagutzen ziren Alde Iluneko talde bat osatuko zutenei emanez. Bere plan maisua, zetruaren energia guztia azkenik Marka Ragnos berpizteko erabiltzea zen, hala berriz sithek Galaxiaren kontrola izan zezaten eta berak desagertutako ordenaren sekretuak ikasi ahal izateko.

Alora eta Tavion Kyle Katarnen ikasle zen Jaden Korr jediak garaitu zituen. Tavionek, garaitua izan aurretik, Katarnen aurka ere borrokatu zuen Vjunen. Korriban sith munduan Marka Ragnosen izpirituak Tavionen gorputza bereganatu zuen Korrek garaitu zuen arte. Tavionen gorputza utzi zuenean hau hil egin zen.

Kanpo estekakAldatu