Ireki menu nagusia

Tāufaʻāhau Tupou IV.a (Nuku'alofa, Tonga, 1918ko uztailaren 4a - Auckland, Zeelanda Berria, 2006ko irailaren 10a) Tongako erregea izan zen, Sālote Tupou III.a erreginaren eta Viliami Tungī Mailefihi uharteko lehen ministroaren semea.

Tāufaʻāhau Tupou IV.a
Tāufaʻāhau Tupou IV - ETH-Bibliothek Com LC1500-0777-001.tif
Tongako monarka

1965-12-16 - 2006-09-10
Sālote Tupou III Itzuli - George Tupou V.a
9. Tongako Lehen Ministroa

1949-12-12 - 1965-12-16
Solomone Ula Ata Itzuli - Tu'i Pelehake Itzuli
Bizitza
Jaiotza Royal Palace Itzuli1918ko uztailaren  4a
Herrialdea  Tonga
Heriotza Auckland2006ko irailaren  10a (88 urte)
Hobiratze lekua Mala'ekula Itzuli
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Aita Viliami Tungī Mailefihi
Ama Sālote Tupou III
Ezkontidea(k) Halaevalu Mataʻaho ʻAhomeʻe Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Sydneyko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak erregea
Jasotako sariak

Ikasketak Newington eskola metodistan egin zituen, Hegoaldeko Gales Berrian. Ekonomia eta legeak ikasi zituen Sydneyko Unibertsitatean. 1942an Hezkuntza Ministerioan izan zen, eta ondoren Osasun Ministerioan. 1949an lehen ministro izendatu zuten, eta aldi berean, Kanpo Arazoetako ministro eta Nekazaritzako ministro ere izan zen. Kargu horiek 1965. urtera arte izan zituen. Urte horretan erregina hil zen, eta berak hartu zuen haren lekua. Agintean egon zen bitartean, Tongak erabateko burujabetasuna lortu zuen (1970), baina gobernu-sisteman ez zen oinarrizko aldaketarik izan. Tupou IV.ak hainbat domina jaso zituen, horien artean Alemaniako Errepublika Federalak ematen zuen Merituaren Ordenakoa (1978).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tāufaʻāhau Tupou IV.a