Ireki menu nagusia

Tardigrada

Kutikula proteiko batez babestutako buru bat eta lau segmentu dituen zenbait animalia metazoo eta zelomatuz esaten da.
Tardigrado» orritik birbideratua)

Tardigrada Ecdysozoa goi-filumeko animalia taldea da. Izaki mikroskopiko, igerilaria da, gorputza segmentuz osaturik du eta 8 hanka ditu. Johann August Ephraim Goezek deskribatu zuen lehen aldiz, 1773an eta uretako hartz txiki izena jarri zion, bere itxura dela eta. Izenak ibiltari geldoa esan nahi du, hartzak bezala, baina oso geldi, mugitzen delako. Heldurik handienek 1,5 mmko tamaina izan dezakete eta txikienek 0,1. Larba jaio berriek 0,05 mmko tamaina dute.

Tardigrada
Kanbriar-gaur egun

SEM image of Milnesium tardigradum in active state - journal.pone.0045682.g001-2.png
Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaEukaryota
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
GoifilumaEcdysozoa
Filuma Tardigrada
Azpibanaketa

1000 espezie baino gehiago ezagutzen dira, mundu osoan sakabanatuta, Himalaiatik itsaso sakonera eta lurburuetatik ekuatorera. Lurzoruan, likenetan, harea artean edo uretan bizi daitezke, adibidez. Hainbat esperimentu egin dira espazioan duten bizirauteko gaitasuna aztertzeko. 2019an Ilargiaren aurka talka egin zuen zunda batel tardigradoak zeramatzan.[1]

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tardigrada  
  1. "Tardigrades, the toughest animals on Earth, have crash-landed on the moon – The tardigrade conquest of the solar system has begun"