Tar-Ankalimon, quenya hizkuntzan "Dizdiratsuena" esan nahi duena, Tolkienen legendariumeko fikziozko pertsonaia bat da. Numenorreko Dunadan bat da, Tar-Atanamir erregearen semea, Eguzkiaren Bigarren Aroko 1986an jaioa.

Aurreko erregeek ez bezala, Tar-Ankalimonek, ez zuen, zetrua, bere aita hil arte jaso, Eguzkiaren Bigarren Aroko 2221ean. Numenorreko hamalaugarren erregea izan zen, eta, bere erregealdian, Numenorreko herria zatitu zen Erregearen Gizonak, gehienak zirenak, eta Leialak edo Elendili deritzenen artean, Elfoekin adiskidetasuna mantendu zutena. Ondorioz, herriaren zatirik handienak, elfoen hizkuntzak hitzegiteari utzi zion, eta oso gutxitan igotzen zen Meneltarmara Iluvatar gurtzeko.

Tar-Ankalimon, Eguzkiaren Bigarren Aroko 2386an hil zen, eta, bere ondorengoa, bere seme Tar-Telemmaitë izan zen.


Aurrekoa
Tar-Atanamir
Numenorreko erregea
Eguzkiaren Bigarren Aroko 2221-2386
Ondorengoa
Tar-Telemmaitë