Ireki menu nagusia

Tankredo Goiurikoa (Cotentineko jauna)

Hautevilleko etxearen armarria

Tankredo Goiurikoa (latinez: Tancredus de Altavilla, frantsesez: Trancrède de Hauteville ; 980 - 1041) XI. mendeko garrantzi gutxiko normandiar noble bat izan zen. Bere garrantzi historikoa bere semeek eta ondorengoek egindakoengatik datorkio. Cotentinen jauna izan zen, Coutancesetik gertu dagoen eremua, gaur egungo Normandia Beherean.

Hainbat legenda daude Tankredoren inguruan, baina gehienek ez dute inongo oinarri historikorik. Goiuriko etxea sortu zuen eta, baliteke, Hiallten ondorengoa izatea, 920an jaiotako normandiar bat, behin Cotentinera iritsita Hialtus Villako herria sortu zuena. Hala izanez gero, Tankredo bere berriloba izango litzateke. Hala ere iturri gutxi daude Hiallt izeneko bikingo hau benetan bizi izan ote zen erakusten dutenak.

12 seme izan zituen bere bi emazteekin (baliteke biak Rikardo I.a Normandiakoaren alabak izatea) eta ezagutzen ez dugun alaba kopuru bat. Bere seme gehienek, Cotentinek eman zezakeen diru eta botere eskasa zela eta, Italiako hegoaldera bidaiatu zuten, bertan Apulia eta Calabriako kondeak bilakatuz eta familiaren adar batek Siziliako erresuma sortuz, bere konkistaren ondotik.

OndorengoakAldatu

Bere lehen emazte Muriellarekin bost seme izan zituen eta, gutxienez, alaba bat:

Bere bigarren emazten Fredesendarekin beste zazpi seme izan zituen eta, gutxienez, alaba bat: