Tangut herria
Mongoliako herri historikoa
Tangutak etnia historiko bat izan ziren, Barne Mongoliako hegoaldean bizi izan zirenak, Zetaren Ibilbidearen amaieran, baina Qinghaiko hego-ekialdeko eta Sichuango ipar-mendebaldeko estepetan eta mendietan izan zuten jatorria.[1] Daniel C. Waugh-en arabera, tanguten jatorrizko gunea Sichuango mendebaldeko goi-lautadetan zegoen.[2]
Mota | Herri eta etnia |
---|---|
Hizkuntza | Tangut (en) |
Erlijioa | budismo |
Geografia | |
Estatua | Western Xia (en) |
Nekazaritza ureztatuan eta artzaintzan aritu ziren, Asia Erdialdearen eta Txinaren arteko merkataritzan bitartekari lanak eginez.
Budismoa estatuko erlijiotzat hartu zuten. Bere idazkera sistema propioa sortu zuten eta 1038an bere Mendebaldeko Xiako Inperioa (Tangut Inperioa) aldarrikatu zuten, 200 urte inguruz batasun politiko bezala existitu zena.
Iruditegia
aldatu-
Budista burua, Tangut Inperioaren dinastiako burua.
-
Tangut Zalduna.
-
Ezkontzera doan tangut emakumea.
-
Tangut Inperioaren Xia hilobia, Ningxian.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Shi, Jinbo (2021eko ekainaren 1a). «Dangxiang People and Their Economy before the Tangut Empire». The Economy of Western Xia: A Study of 11th to 13th Century Tangut Records (Hansong, Li, itzul.). Leiden: Brill Publishers. ISBN 978-90-04-46129-1.[1]
- ↑ Waugh, Daniel C. «The Tanguts». depts.washington.edu [2].